Eskolako liburutegiei buruzko jardunaldiak zabalik, Cándido Hernández bertan delarik
Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Alorrean Berrikuntza Zuzendari den Cándido Hernández eta Carlos Totorika alkateak “Irakurketa udalerrian: etorkizuneko erronkak eta ikuspegiak” titulupeko jardunaldiak ireki dituzte gaur goizean. Gaurko eguna ikastetxeetako eta eskoletako liburutegiei dedikatuko zaizkie, horiek izanik jardunaldiko ardatz eta hizpide nagusia. Hernandezek bere hizketaldian azpimarratu du egun hezkuntza eta irakurketa eta horren bidez liburutegiekin oso estuki loturik daudela. Zuzenariak esan duenez irakurmena kurrikulumaren barne dago eta horrek ikasleriaren ikas prozesua baldintzatzera iritsi daitekeelarik, ikasketa arrakastatsu batera eramanez edo aldiz, bazterkeriara, menperatu edo ez izatearen arabera. Zuzendariak elkarlanaren alde agertu da eta baita baliabide gehiago jartzearen alde. Eskola liburutegiek izaera eta nortasun propioa izatearen alde agertu da.
Alkateak jardunaldiak ireki ditu, bertaratutako guztiei ongi etorria emanez. Carlosek Ib Anadir maisuaren figura gogora ekarri du, gaztetasunean irakurketaz zaletzen lagundu baitzion. Eguna hasi besterik ez da egin eta gauza asko ikusi eta entzuteko parada izango dugu. Lehenengo hitzaldia, Aragoitik etorri zaigun Carmen Carramiñanarena izango da. Kontatuko dizuegu, esaten duena.
Jardunaldion helburua bikoitza da, batetik, Hezkuntza sistemaren barne dugun eta baliabide zentro diren eskolako liburutegien zeregina azpimarratzea eta ikastetxeetan eskola liburutegiak sor daitezela bultzatzea -udal liburutegiek dituzten baliabideekin lotura egin eta elkar osatzeko, eta, bestetik, erreferentzia gisa erabili daitezkeen esperientziak eskaintzea.
Udal liburutegiak ehun izen-emate jaso ditu gaur hasi berri dituen jardunaldietarako. Pertsona horiek Ermuan izango ditugu gaur edo bihar edo, bi egunotan, jardunaldietako egitarauak udal eta eskolako liburutegiei erreparatuko dioelako modu berezituan. Hori horrela, gerta liteke, interesdunek egun bakarrera etortzea. Izena eman dutenetatik gehienak (%70) udal eta herri liburutegietako langile eta profesionalak dira. Gainerako %30 hezkuntza eta ikastetxeen mundutik datorkigu, Guraso elkarteetako kideek ere barne direlarik.
Lotutako albisteak

Asteazkenean, hilaren 21ean, 19:00etan, izango da Lobiano Kulturgunean

Datorren larunbatean, 18:00etan, Martxoak 8 plazan. Euria eginez gero, elizako arkupeetan.

Larunbat honetan izango da, 17:30etik aurrera, Lobiano Kultur Gunean