Begoña Marlascak Cuencako herri liburutegiaren esperientzia ekarri digu

28.09.10
Udal Liburutegia

Cuencan estatuak duen herri Liburutegiko zuzendari den Begoña Marlascak hasiera eman die gaurko eguneko hitzaldiei. Marlascak zuzentzen duen zerbitzuan irakur zaletasuna sustatzeko jarraitzen dituzten irizpideen berri eman du. Zuzendaria egoera orokorrarekiko kezkaturik eta kritiko agertu da eta, “behar bada, eremu honetan zerbait gaizki egiten ari garela adierazi du, Europarrekin alderatuz irakurketa indize baxuenetakoa baitugu”. Honen hitzaldia oso entretenigarria izan da eta Marlascak entzuleen arreta une oro beregan mantentzea lortu du. Hori lortzeko esperientzian oinarrituz hitz egin eta asmatutako eta erratutako gauzen adibideak eman izan dituelarik, anekdota asko tartekatuz, bildutakoen irribarrea behin baino gehiagotan ateraz.

Hitzaldia aurkezteko lanetan Francisca Pulgar lankidea izan da, Eusko Jaurlaritzako liburutegi eta liburu zerbitzuko langilea. Pulgarrek Begoñaren ibilbidea aurkeztu, honi hitza eman eta galderetan moderatzaile lana egin duelarik. Begoña Marlascak egindako hitzaldiaren mamia pdf formatuko agiri batean dago, zeina eta lasterbide batez guk hemen uzten dizuegu, horretan sakondu nahi duzuen guztiontzat.

Lotutako albisteak

Imagen
04.02.26
‘Nire liburutegia, zure liburutegia' senidetze-proiektura batuko udal Liburutegia

Bihar 18:00etan Burjassot-eko (Valentzia) Liburutegiarekin konexioa egingo da
Imagen
26.01.26
Datorren larunbatean, aurtengo lehen ‘Story time’ saioa egingo da

Ingelesezko ipuin kontaketa arratseko 5 eta erdietan hasiko da, Hannah Berry kontalariarekin
Imagen
19.01.26
Negu eta udaberrirako Ipuin Kontaketa programa haurrentzat

Sei saio egingo dira; 3 ingelesez eta 3 euskaraz