Liburutegi eta hezkuntzan gastatutakoa errentagarri zaio gizarteari

28.09.10
Udal Liburutegia

Eusko Jaurlaritzako sailburuordeak gobernua irakurketa pizteko plana prestatzen diharduela esan du gaur Ermuan. Antonio Riverak aditzera eman duenez plan gauzatzea gobernu sozialistaren helburua izan da gobernura heldu ziren unetik bertatik, “aurreko hogeita hamar urteetan egin ez den gauza baitzen”. Politikariak gehitu duenez jada badituzte adituen hainbat txosten eta lana laster enkargatuko dute, lehiaketa deitu eta esleipen egin ondoren. Rivera Ermura etorri da gaur herri eta eskola liburutegiez mintzatzeko atzotik gauzatzen ari garen jardunaldien bigarren eguneko saioak aurkeztera.

Hizketaldian esan duenez etengabeko aldaketan bizi gara aspaldidanik. Arraila digitalari dagokionez, teknologia berrien oinarria idazmena eta irakurketa izaten jarraitzen dutela azpimarratu du, nahiz eta horiek modu askoz azkarragoan egiten ditugun”. Sailburuordea inplikaturik dauden eragileen arteko koordinazioa, teknologia berrien inguruan dagoen zarata baztertzea, kalitatea eleaniztasuna eta baliabide urriak izanik, iraungarritasunaren aldeko apustua egitearen alde agertu da. Honen esanetan, “sosak liburutegi, hezkuntza eta kulturak gastatzea merkea da, hori guztia gizartearen mesederako baita, gizarteari errentagarri zaiolarik”.

Kultura sailburuordea herriko alkate Carlos Totorikarekin batera izan da gaur goizean gure herrian herri eta eskola liburutegien inguruko jardunaldien bigarren eguneko programa irekitzeko ekitaldian. Jardunaldira Euskadi eta estatuko udal liburutegietako berrogeita hamar profesional baino gehiago bildu dira. Irekiera ekitaldiko aurkezlea sara Gago lankide eta liburuzaina izan da.

Lotutako albisteak

Imagen
18.12.25
Udal instalazioen Gabonetako jai-egunak eta ordutegi bereziak

Jai-egunetan itxita egongo eta ordutegiak egokituko dituzte, bihar guztiek 12:00etan itxiko
Imagen
17.12.25
Liburutegiak aste honetan hasiko du azterketen ordutegi berezia

Azterketen garaiko ordutegia aurreratu du, zeina abenduaren 20tik urtarrilaren 20ra izango den
Imagen
16.12.25
Larunbat honetan ipuin kontaketa saioa izango Liburutegian

‘Arratsean kontu-kontari’ saioa euskaraz izango da eta 17:30ean hasiko