San Pelayo Donostiako 'Passion for Knowledge' jaialdian egon da

29.09.10
Hezkuntza

Ermuko San Pelayo ikastetxea Nobel saria jaso duten hainbat zientzialarirekin Donostiako Kutxa-Espazioan eginiko bilkuran egon da. Jaialdiari ''Passion for Knowledge'' (pasioa ezagutzagatik) izenburua jarri zaio eta Donostia International Physics Center (DIPC) delakoak antolatu du, bere hamargarren urteurrena ospatzeko ekitaldien barne. Jarduera guztiak ingelesez egiten dira eta parte hartzeko beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea. Jaialdian Euskadiko ikastetxeetako ehun maisu-maistra baino gehiago bildu dira, Ermutik joandakoak tarteko. San Pelayo ikastetxetik DBHko 4. mailako hiru ikasle eta horien irakaslea egon ziren atzo Donostian, teknologiaz eta zientziaz hitz egiteko saioan eta Claude Cohen-Tannoudji, Dudley Herschbach eta Heinrich Rohrer Nobel saridunekin. Hiru ikasle ermuarrak Andoni Conde, Aritz Baza eta Abraham Elcorobarrutia izan ziren eta irakaslea, Luis Rodríguez.<7p>

Biharko egunean –ostegunean- ere beste hirukote bat joatekoa Donostiako Aquariumnera bertan egingo biologiaz hitz egiteko egingo den hitzaldira. Eta ondorengo Topaketara, non Sylvia Earle ozeanografo Ipar Amerikarrarekin eta Ada Yonath israeldarrarekin egoteko parada izango duten. Ada Yonath-ek kimikako Nobel saria jaso zuen 2009an.

Ermuarrek atzokoan bi ekitalditan parte hartu zuen. Lehenengoa mahai-ingurua izan zen eta horretan parte hartu zuten DIPCeko zuzendari den Pedro Etxenike, Fisikako Nobel saridun Frank Wilczek, Kimikako Nobel saridun Jean Marie Lehn eta Fisikako Asturias Printze saridun Juan Ignacio Cirac. Bigarrenean, aipatu lau zientzialariek beren biografi eta lanari buruz ikasleek eginiko galderei erantzun zieten, ordu eta erdian. Galderak aldez aurretik egin eta bidali behar ziren eta, egindakoen artean, Ermutik bidalitako bati erantzuna eman zioten. Zientzialariek ordenagailu kuantikoei, molekulei, partikula pizgarriari, materia ilunari eta beste hainbat gaiei buruz egindako galderak erantzun zituzten. Amaieran, ikasleek zientzialariekin solasean aritzeko aukera izanik. Hortaz, oso esperientzia hunkigarria, pozarren egoteko modukoa.

  • San Pelayo ikastetxeko ikasleek, Frank Wilczek Fisikako Nobel saridunaren sinadura jasotzen
  • San Pelayo ikastetxeko ikasleek, Jean Marie Lehn Kimikako Nobel saridunarekin

Lotutako albisteak

Imagen
IX. Haurren Kontseiluko kideak, adineko pertsonak eta udaleko teknikariak liburutegiko sarreran | El IX Consejo de la Infancia con personas mayores y técnicos/as del ayuntamiento en la entrada de la biblioteca
19.11.25
Ermuko Haurren Kontseilua, Errekalden bisitari

12 kontseilari txikiek txangoa egin dute Errekalde auzora, aurtengo erronka burutzeko informazio gehiago jasotzeko
Imagen
03.11.25
Gabonetako postala marraztera animatzen zara?

Proposamen irabazlea etxeetara bidaliko zaigun aurtengo zorion txartelaren irudia izango da
Imagen
30.10.25
Abian da Ermuko Haurren Kontseilu berria!

12 kontseilari txikiek Errekalde egokitzeko proposamenak landuko dituzte ikasturtean zehar