'Juanita Ibaibarriaga' literatur lehiaketa zabalik

29.09.10
Euskara

Euskal Birusak, Udal Euskara Sailarekin Lankidetzaz, urtero antolatzen duen Juanita Ibaibarriga literatur eta erreportaje lehiaketarako lanak aurkezteko epea zabaldu berri du. Iazko moduan lehiaketa honek bi modalitate izango ditu deialdiaren oinarrietan jasotakoarekin bate etorriz: batetik 1996. urtean baino lehenago jaioetakoentzakoa, non, bakarka zein taldeka, Ermua herriarekin zerikusia duen erreportaje bat aurkeztu behar den, lanak 4600 eta 5600 karaktere bitartean izan behar du eta A4 orrian zein diska konpaktuan (DKan) aurkez daiteke. Modalitate honen irabazleak 400 euroko saria jasoko du.

Bestalde, txikien modalitatea dugu, non Lehen Hezkuntzako hirugarren mailatik DBH-ko bigarren mailara bitarteko ikasle guztiek parte har dezakete. Modalitate honetan, gazteen artean euskaraz idazteko zaletasuna pizteko asmoz, antolatzaileek herriko ikastetxe guztien laguntza jasotzen dute. Ikasleek ikastetxean bertan parte hartzen baitute eta maila bakoitzeko lanik politena aukeratzen dute denen artean. Gero, ikastetxeka saridunak jaso eta Euskal Birusa Kultur elkarteak izendutako epaimahaiak aukeratzen ditu denetan lanik onenak. Maila bakoitzak 40 eurotako erosketa-txekea izango du saritzat.

Lanok Euskal Biruseko egoitzan zein udal Euskara Sailean aurkez daitezke. Azaroaren 3an lanok jasotzeko azken eguna izango da eta azaroaren 25ean sari banaketa egingo da Lobiano Kulturgunean, arratsaldeko 18:00etan.

Lotutako albisteak

Imagen
12.11.25
Olaia Inziartek bere bigarren diskoa aurkeztuko du Ermua Antzokian

‘Zerrautsa' emozioen kantua da, partekatzeko diren letra eta musikarekin
Imagen
05.11.25
Dena prest XXXV. San Martin azokarako

Aurtengoa animaliarik gabeko edizioa izango da
Imagen
03.11.25
Gabon Negulekuetarako izen-emateak asteazkenean zabalduko dira

Familiek azaroaren 5etik 13ra arte aukera izango dute seme-alabak inskribatzeko