Iraileko zine-kluba ‘Fish Tank’ dramaren proiekzioaz amaituko da
Herriko Mudo-Drogot elkarteak zine-klubeko emanaldiekin jarraituko du. Gaur irailerako programaturiko laugarren emanaldia proiektatuko da. Produkzioa britaniarra da, iazko 2009koa. Filma drama da. Zuzendaria Andrea Arnold da, zeinak gidoia ere idatzi du. Parte hartzen duten aktoreak ondorengoak dira, beste: Katie Jarvis, Kierston Wareing, Michael Fassbender, Harry Treadaway, Jason Maza, Jack Gordon, Charlotte Collins, Brooke Hobby y Chelsea Chase. Luzemetraiak 124 minutu irauten ditu. Filmak iaz Bafta saria, filma britaniar onenarentzat jaso zuen. Eta Europako zine sarietan ere hiru nominazio lortu zuen filma, zuzendari eta emakume aktoreen sailetan. Emanaldi bi izango dira: arratsaldeko 7etan eta gaueko bederatzi eta erdietan. Emanaldia librea da eta Lobiano Kultur Gunean proiektatuko.
Sinopsia
Mia hamabost urteko nerabea da eta bere ama mutiko gazte batekin irteten ari dela jakiten duenean izugarrizko kolpe eta kolapsoa izango duena. Amak mutil lagun gaztea etxera ekartzen du behin eta berriz ere, naturaltasunaz, baina hori gehiegizkoa da Miarentzat, ezin du jasan. Miak bizi duen gaztaroaren ardatza desengainua.
Lotutako albisteak
Gobernu taldeak proposamena gaur aurkeztu du, iazkoa baino %5,11 handiagoa
Euskararen Egunean, egindako jaialdian Ermua Antzokian
Lau hilabete iraungo du, martxora arte, eta inskripzioak zabalik daude