LHIK irakasleek beren burua eta lana aurkeztu diote ikasleen familiei

01.10.10
Ekonomi Sustapena

Ermua eta Mallabiko Lanbide Hastapenerako Ikastegiak (LHIK) 2010-2011 ikasturterako izena eman duten ikasleen familiekin bildu zen atzo arratsaldez Lobianon. Zuzendaritzak eta irakasle taldeak Hasierako Lanbide Prestakuntza Programen lehen kurtsoan izena eman duten ikasleen familiak deitu zituen eta horietako berrogei bat kide bildu. Bileraren helburuak anitzak ziren; batetik, irakasle taldea beren burua jendaurrean aurkeztea, zentroak funtzionatzen duen modua ezagutaraztea, Hasierako Lanbide Prestakuntza Programen ezaugarriak azaltzea eta barne erregimenaren berri ematea. Horrez gain, integratzaile sozialaren figura eta lana aurkeztu zitzaien bildutakoei. Horrek beren burua eta lana eskaini zien elkarlanean jardun eta koordinaziorako guneak gauzatzeko, ikasturtean zehar beren seme/alaben ikasketa prozesuan eta garapen pertsonalean ahalegindu eta sakontzeko.

Bileran, Jose Luis Araujo Toki Garapen alorreko zinegotzi eskuordea egon zen. Honek zentro eta proiektuarekiko udalaren konpromisoa berretsi zuen, herriko adinez txikiak izanik Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza helburuak lortu ez dituzten gazteek aurrera egiten eta trebatzen ikas dezaten. Zinegotziak hezkuntza integral eta herritar aktibo konprometitutakoen alde lan egitearen garrantzia azpimarratu zuen.

Lotutako albisteak

Imagen
27.11.25
Energia Aurreztearen Ziurtagiriei buruzko jardunaldiaren programa prest

Abenduaren 3an Izarra Centre eraikinean, enpresa eta eragile nagusiak partaide izanik
Imagen
21.11.25
2025eko Gabonetako erakusleihoen lehiaketa

Izen emate zabalik daude herriko merkataritza eta ostalaritza establezimendu ororentzat
Imagen
17.11.25
Energia Aurreztearen Ziurtagiriei buruzko jardunaldia egingo Ermuan

Abenduaren 3an Izarra Centre eraikinean, enpresa eta eragile nagusiak partaide izanik