Positibotzat jo dira liburutegientzako jardunaldiak

01.10.10
Udal Liburutegia

Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak eta udal liburutegiak pozarren geratu dira aste honetan Ermuan gauzatu ditugu “Irakurketa udalerrian: erronkak eta etorkizuneko ikuspegiak” tituluko jardunaldiak itxi eta gero. Jardunaldiotan liburutegietako, hezkuntzako eta Guraso Elkarteetako egun kide baino gehiago izan ditugu.

Jardunaldiak eskola eta herri liburutegiek irakurketaren sustapenean duten zereginaz -eta baita elkarren arteko harremanaz ere- hitz egiteko foroa izan dira. Hitzaldi labur eta eztabaidatzeko formatu arinetan oinarriturik –word-kafeak esaterako- parte hartu dutenek Madrilgo Villanueva de la Cañada herrian; Bermeoko San Frantzisko LH ikastetxean edo Aragoiko ‘Elkarrekin irakurri’ ekimenean gauzatu dituzten esperientzia praktikoak ezagutzeko aukera izan dute. Horrez gain, eskola liburutegiek Katalunian duten egoera, Cuencan erabilera bikoitzeko liburutegien erabilera, edo Ramon Salaberriaren ahotsean nazioarteko liburutegien ibilbidearen analisia ere entzun eta mintzagai izan dira.

Gurera etorriz, Bizkaiko ACEX programaren arduradunek ere, eginikoa, gaur egungo egoera eta etorkizunari begira duten kezka azaltzeko parada izan zuten. Bestalde, Antonio Rivera Kultura sailburuordeak Jaurlaritzak irakurmena sustatzeko plana prestatzen diharduela jakinarazi zuen eta, horretan, sektoreko eragile guztiak barne hartzea espero duela.

Azken ekitaldian, hiru lurralde historikoko liburutegi esanguratsuk beren zerbitzuetako lan-ildo nagusiak aurkeztu eta eginak dituzten proiektu eta gogoetak ikus-entzuleekin partekatuz. Amaieran, Victor Ferrero kultura zinegotziak, Merche Gonzalez zuzendariak eta Sara Gago liburuzain arduradunak pozarren agertu ziren eskolak eta herri liburutegiek eskutik egin behar duten bideari hasiera emateko beren aletxoa jarri izanagatik jardunaldion antolaketaz. Halaber, eskerrak eman zizkieten hizlari eta parte hartzaileei eta baita udal liburutegiko lankideen taldeari, lana amankomunean jarri eta hobetzeren alde egindako ahaleginagatik.

  • Argazkian asteleheneko saioetan parte hartu zuten hizlari eta partaide zenbait ikus ditzakegu
  • Argazkian astearteko saioetan parte hartu zuten hizlari eta partaide zenbait ikus ditzakegu

Enlaces relacionados

Lotutako albisteak

Imagen
24.11.25
Larunbat honetan ipuin kontaketa saioa egingo da Liburutegian

Saioa euskaraz izango da eta 17:30ean hasiko
Imagen
12.11.25
‘Euskal Ilustrazioaren Lehen Eguna’

Liburutegiak ospatzeko saio berezi bat antolatu du irakurketa tematikoko klub horretan
Imagen
28.10.25
Jolastuko dugu? Haurrentzako txotxongilo tailerra

Liburutegiak antolatuta 2016 eta 2018 urteen artean jaiotako adingabeentzat