Majarambú, hainbat estilo uztartzen dituen ikuskizuna Lobianon

01.10.10
Kultura eta Gazteria

’Verea de en medio’ izeneko taldeak ‘Majarambú’ ikuskizuna aurkeztuko du gaur Lobiano Kultur Gunean, gaueko hamarrak eta laurdenetan hasita. Ikuskizuna udal kultura sailak antolatu du eta aurtengo laugarren lau hileko egitarauaren barne txertatzen da. Sarrerak 5 euro balio du eta udal kultura saileko bulegoetan erosi daiteke biharko arratsaldeko 3ak arte edo, osterantzean, sarreran bertan.

“Taldeak ez du bidexkarik bilatzen, bueltak eman eta beti leku berberera eramaten duten horietakoak. Ez eta leku ezezagunetara garamatzatenak, basoaren erdian galdurik geratzeko. Beraiek artearen bila bide zuzenetik jarduten dute, erromara daramatzaten bide guztiak aurkitzeko xedez”. Hori da, hain zuzen ere, ‘Verea de en medio'' izena aukeratzearen Arrazola. Bederatzi artista dira, tartean Lidia Pousa dantzari ermuarra dagoelarik. Pousak hamar urte eman ditu Granadan dantza ikasten. Gaurkoan bere jaioterrian eta ermuarren aurrean agertuko da bere arte eta dantza erakusteko. Beste bi kide euskaldun ere badaude taldean, Ander eta Bittor txalapartariak hain zuzen ere.

Ikuskizunean hamaika konposizio ikusi eta entzun ahal i zango ditugu, ordu eta erdiko emanaldian. Fusioa izango da nagusi, “txalaparta, flamenkoa eta ekialdeko dantzak”.

Lotutako albisteak

Imagen
Santixauak 2025 - Los Zigarros taldearen kontzertua | Santiagos 2025 - Concierto de la banda Los Zigarros
21.07.25
Musika, dantza, jolasak eta kirola protagonista Santixauen aurreko programa koloretsuan

Playback lehiaketarekin amaituko dira gaur txarangen arteko jolasak
Imagen
18.07.25
Jarduera ugari izango dugu, jaien aurreko asteburuan

Egitarauak gustu guztietarako hamabost bat jarduera eskaintzen ditu
Imagen
18.07.25
‘Gatibu’ eta ‘Los Zigarros’ taldeek Santixauei hasiera emango diete

Taldeek kontzertua emango gaur eta bihar, hurrenez hurren, San Pelaion, 23:00etan hasita