‘Margoipuinak’ hasiera emango dio Kontu kontariren denboraldi berriari

01.10.10
Udal Liburutegia

Udal liburutegiak hasiera emango dio asteburu honetan ‘Kontu kontari’ izeko ekimenari. Denboraldi berriko lehenengo saioa Inés Bengoa ipuin kontalariak egingo du. Emanaldia udal liburutegiko haurrentzako aretoan egingo da. Ikuskizuna arratsaldeko bost eta erdietan hasiko da. Saioa aproposa da 4 urtetik 9ra bitarteko umetxoentzat. Bengoak ipuinez beteko du haurtxoen burua ordu beteko saioan. Kontalaria fabulez, istorio magikoez eta mitologikoez baliatuko da. Iraupena ordu bete ingurukoa izango dela aurreikusi da. Antolatzaileek eragozpenik ez daitezen sortu, parte hartzaileei puntualtasuna eta isiltasuna eskatu diete.

Proposamen honen helburuak anitzak dira eta horien artean ondokoak aipa genitzake: haur liburutegia dinamizatzea ahozko tradizioari jarraiki; narratiba helaraztea gazteei eta, larunbat arratsalderako aukera ezberdin eta bestelako batean bilakatzea. Ekimenaren bidez irakur zaletasuna suspertzeaz gainera, partaideen irudimen eta sormena ere landuko dira.

Lotutako albisteak

Imagen
26.01.26
Datorren larunbatean, aurtengo lehen ‘Story time’ saioa egingo da

Ingelesezko ipuin kontaketa arratseko 5 eta erdietan hasiko da, Hannah Berry kontalariarekin
Imagen
19.01.26
Negu eta udaberrirako Ipuin Kontaketa programa haurrentzat

Sei saio egingo dira; 3 ingelesez eta 3 euskaraz
Imagen
16.01.26
Yogarte Samskara"’ haurrentzako esperientziaren bigarren edizioa egingo

Liburutegiak bigarren deialdi honetarako izen-ematea ireki du, hilaren 28ra arte