Azken hiruhilekorako tailerren eskaintza

04.10.10
Kultura eta Gazteria

Udal kultura sailak Lobiano Kultur Gunean aurtengo azken hiruhilekoan egingo dituen tailerrak aurkeztu ditu. Eskaintza irekia da eta herritar orori zuzentzen zaio. Tailerren berri emateko kartela argitaratu eta zabaldu da. Izen emateak oraindik zabalik daude edo bete gabe dauden plazetarako eta bete artean artean zabalik mantenduko. Izen-emateagatik ordaindu beharreko kopurua ezberdina da, orduen eta eginkizunaren arabera. Garestienak 27 euro balio ditu eta merkeenak, aldiz, 15 euro. Nolanahi ere, langabetu, ikasle eta gazte txartelaren titularrek deskontuak izango dituzte. Kultura alorrak proposamena ezagutarazteko kartela argitaratu du. Kartelean Lobianon egingo diren hiru tailer planteatzen zaizkigu ermuarroi, zeinak maiatzetik ekainera bitartean gauzatuko diren. Izen-emateak Lobiano Kultur guneko bulegoetan eta telefono bidez (943 708700) egin daitezke astelehenetik ostiralera, goiz nahiz arratsaldeko ordutegian.

Programatutako tailerren zehetasunak:

  • Astelehena: urriaren 4an hasi eta abenduaren 2oan bukatuko den eskulanen tailerra, 18 ordu iraungo dituena. Irakaslea Miren Monasterio izango da. Ordutegia: arratsaldeko 7etatik gaueko 9etara. Beirazko gauzak pintatzen ikasteko tailerra izango da. Prezio orokorra 27€ dira eta deskontua izan dezaketenentzat (langabetu, ikasle eta Gazte Txartela dutenek) 18 euro.
  • Asteartea: Erreflexoterapia masajea ematen ikasteko tailerra. Urriaren 19tik azaroaren 16ra bitartean, 10 orduz. Irakaslea Idoia Bergaretxe izango da. Ordutegia arratsaldeko 7etatik 9etara bitartean. Izen-emateak 15 euro balio ditu eta bost gutxiago deskontua dutenentzat.
  • Osteguna: Urriaren 7tik abenduaren 2ra bitartean 18 orduz flamenkoa dantzatzen ikasteko den tailerra egingo da, arratsaldeko 7etatik iluntzeko 9etara bitartean. Izen-emateak 27 euro balio ditu eta bederatzi gutxiago deskontua dutenentzat.

Lotutako albisteak

Imagen
03.12.25
'Los perros' dantza ikuskizuna aurkeztuko Antzokian

‘Led Silhouette’ eta M. Morauren lana, ostiral honetan 20:30ean
Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.
Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu