CNT sindikatuaren mendeurrena (1910-2010)

05.10.10
Gizartea

Lanaren Konfederazio Nazionalak (CNTk) ehun urte bete ditu aurten (1910-2010). Mendeurrena ospatzeko sindikatuak hainbat jarduera antolatu ditu aurten, horiek estatuan zehar gauzatuko dituelarik. Horietako jarduera hainbat Ermuan gauzatuko dira urriko hilabete honetan, sindikatuak Durangaldean duen bulegoak antolatuta.

Hori horrela, lehenengo jarduera erakusketa bat da., zeina atzotik Lobiano Kultur Gunean ikusgai dagoena. Bere titulua “CNT anarkosindikalismoaren 100 urte” da eta bertan langileen eskubideak garatzeko mende horretan zehar egindako lana laburbiltzen da idatzi, argazki eta ikus-entzunezkoen bitartez. Erakusketa urriaren 31ra bitartean mantenduko da zabalik. Erakusketa bisitatzeko ordutegia ondorengoa da:astelehenetik ostiralera, arratsaldeko seietatik zortzietara bitartean. Eta larunbat, igande eta jaiegunetan baita ere goizez, eguerdiko 12etatik arratsaldeko ordu 2ak artean.

Horrez gain, hileko azken bi ostiraletan Lobianon hitzaldiak egingo dira. Lehenengoa urriaren 22an izango da, arratsaldeko zazpi eta erdietan. Horri jarri zaion titulua “100 urte anarkosindikalismoa egiten Euskal Herrian”. Hizlariak Miguel Iñiguez eta Juan Gómez Perín izango dira. Zazpi egun beranduago, urriaren 29an, ordu eta leku berean, bigarren hitzaldia gauzatuko da. Titulua “Iraultzan, gudan eta erbestean CNTko emakume eta gizonen papera” da, eta hizlaria Iñaki Astoreka izango da.

Sorkuntzaren inguruko datuak, erakundearen webgunetik hartutakoak

"CNT 1910eko azaroaren 1ean eratu zen, Bartzelonako Arte Ederren Zirkuluan eginiko bileran. Erakundea, Espainiako (1870) 1ngo Erregional Internazionalaren oinorde da, eta langile mugimenduaren barne sortu zen, bertako lehen erakunde sindikal autonomoa izanik.

Sindikatuak bere egin zuen internazionalaren leloa: “langileen burujabetza langileek beraiek gauzatuko dute, edo ez da lortuko”. CNTk isilpeko korronte gisa, herritarren errebeldiaren gordailuzain bihurtuko, betidanik Egiptoko inperioaren erditik Frantziako Iraultzara arte boterearen aurka agertuz. Erakundearen ustez historikoki gizarteak askatasun, justizia, berdintasun, duintasun eta progresoaren bidetik aurrera egin duen prozesu bakanen germena izanik. (sic)

Lotutako albisteak

Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.
Imagen
02.12.25
Kirola beti; baita Gabonetan ere

Bazkideentzako jarduera bereziak eta doakoak kiroldegian
Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu