Partaidetza handia eta marka onak J. Merino Memorialaren lasterketan

06.10.10
Kirolak

Gaztela eta Leoneko kultur Zentroak bere kultur eta kirol astearen hogeita zortzigarren edizioa bukatu berri du. Horren barne, igandean Merino memorialaren XXIII. hiri lasterketa korritu zen, zeinean parte hartze eta giro nabarmena izan ziren. Guztira berrehun eta berrogeita bederatzi korrikalarik eman zuten izena kategoria ezberdinetarako, hiru urteko benjaminetatik hasi eta beteranoetaraino.

Senior maskulinoen taldean, irabazlea magrebeko Hicham El Amrani izan zen. Korrikalariak hamar mila metroak korritzeko hogeita hamar minutu eta hogeita hamazazpi segundo behar izan zituen. Podiumean horrez gain Marokoko beste bi kirolari izan ziren, Abdelilah El Manaia (30’:42”) eta El Hasasan Oubaddi (30’:56”). Estatuko lehen korrikalaria Roberto Ruiz Balza gasteiztarra izan zen, 31 minutu eta 54 segundorekin. Helmugaratu zen lehen ermuarra Jose Carlos Garcia izan zen, bederatzigarren tokian eta 35 minutu eta hamazazpi segundoko denbora eginez.. Santiago Fuertes Ferrera 56 urteko ermuarrak egindako lasterketa ere aipatzekoa da, sailkapen orokorrean hamaikagarren geratu baitzen, ibilbidea betetzeko 36 minutu eta 32 segundo erabiliz.

Senior femeninoetan aldiz, lehen hiru atletak ondokoak izan ziren Frehiwot Gashu (35’:19’’), Aicha Bani (36’:29”), eta hirugarren Cristina Alles Campana (36’:50”). Talde honetan helmugaratu zen lehen ermuarra Libe Totorika Olaizola izan zen, zortzigarren postua sailkatuz, 51’:32” erregistroarekin.

Eguna hego haizeaz argitu zuen, eta goiz erditik aurrera eguzkia eta beroa izan ziren nagusi. Kirola egiteko egun oso aproposa izan zen. Memorialean ez zen izan gorabeherarik, guztia Gaztela Leoneko antolatzaileek prestatu bezala atera baitzen. Horretan, elkarteari urtero laguntzen dioten boluntario ugariren lana eskertu behar delarik.

Gainerako kategorien sailkapenak (alebinak, benjaminak, infantilak, kadeteak, eta helduak) pdf formatuko zerrendetan eskaintzen dizkizuegu ondoren.

Lotutako albisteak

Imagen
Espacio termolúdico y de spa en la piscina del polideportivo de Ermua
10.02.26
Mantentze lanak egingo igerileku txikian, span, lurrun-bainuan eta saunan

Igande arratsetik asteazkenera bitartean zerbitzuz kanpo egongo eta ezin izango dira erabili
Imagen
03.02.26
‘Minbiziaren Kontrako Mundu Egunean' arreta gizatiarragoa eta integralagoa aldarrikatuko

Herriko bolondresak informazio mahaia, Ermua KEko taldeetan besokoa eta argiztapen berde berezia Antzokian eta udaletxean
Imagen
05.12.25
Aurten sarituak izango diren kirolari eta kluben zerrenda ezagutu nahi?

Herriko elkarteen artean bozketa bidez hautatutakoak Kirolaren I. Galan omenduak izango dira