Antzerki tailerra egingo Emakumearen Topagunean
Aukera Berdintasunerako Alorrak antzerkia ikasteko tailerra antolatu du, Jabekuntza Eskolaren barne dagoena eta Emakumearen Topagunean egingo dena. Tailerra hamar astelehen iraungo du, bi ordu egun eta saioko. Urriaren 18an hasiko eta martxoaren 7an bukatuko. Jarduera kultura birdefinituz ildoaren barne txertatzen da. Hezitzailea Miriam Herbón izango da. Izen-emateak 5 euro balio du.
Tailer hau antzerkiaren mundura hurbiltzeko aukera paregabea da. Obra ezberdinetan oinarrituta, antzerki-egintzaren osagaiak ezagutuko ditugu: pertsonaiak, testuinguruak, elkarrizketak, interpretazioa… eta aldi berean emakumeak eta feminitatea nola tratatu diren ere aztertuko dugu. Horrez gain, ariketa eta antzerki-saio bitartez, ikasi ditugun gauzak praktikan jarriko ditugu.
Antolatzaileek dei egiten diete gazte nahiz hain gazte ez diren guztiei, parte hartzera animatu daitezen. Izena eman edo argibide gehiago nahi dutenek 943 17 10 30 telefono zenbakira deitu, casadelamujer@udalermua.net e-postara idatzi eta Izelaieta 12ko egoitzatik pasa daiteke.
Lotutako albisteak
Jarduera guztietan izena eman behar da, Emakumearen Topagunean edo bertako 943171030 telefonoan
Aurten lanak formatu digitalean aurkeztu ahal izango dira, otsailaren 6ko 14:30etara bitartean
Jai-egunetan itxita egongo eta ordutegiak egokituko dituzte, bihar guztiek 12:00etan itxiko