‘Chiqui Chico’ haurrentzako antzerki emanaldia Lobianon

08.10.10
Kultura eta Gazteria

“Compañía Nía” taldeak “Chicqui Chico” antzezlana dakar bihar Lobiano Kultur Gunera. Emanaldi bakarra izango da, arratsaldeko 17:00etatik aurrera. Emanaldia udal kultura sailak antolatu du eta aurtengo azken hiru hileko jardueretan barne txertatzen da. Sarrerak 3 € balio du. Obra hau 2 urtetik 6ra bitarteko umeentzat eta familientzat da aproposa.

Sinopsia

Chiqui Chico samurtasun, poesia eta umorez beteriko obra da. Bere gai nagusia, neskato mutiko baten arteko adiskidetasuna da. Mutikoa gauza berri guztien beldur da eta neskak kide bat izan nahi du harekin jostatzeko. Biek bate bestearen barne sartzen diren kuboekin jolasten dute. Bakoitza urtaro eta musika nota bati dagokio.

Elkarren arteko konplizitateak gora egingo du, kuboekin jolastuz beraien ahalmenak garatuko dituzte, espazio eta musikako kontzeptuak aztertuko, irudimenaz baliatuz mendira, hirira, irlara edo mendi batera txangoak eginez.

Lotutako albisteak

Imagen
03.12.25
'Los perros' dantza ikuskizuna aurkeztuko Antzokian

‘Led Silhouette’ eta M. Morauren lana, ostiral honetan 20:30ean
Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.
Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu