UKEk 18 urte beherako ume eta gazteentzako jarduera guztiak euskaraz eskainiko ditu

13.10.10
Euskara

UKEk duela gutxi kirol eskaintzaren berri kaleratu du eta aurten euskarak presentzia handiagoa izango du kiroldegian. Hemendik aurrera, 18 urte beherako ume eta gazteentzako ikastaro guztiak euskaraz eskainiko dira. Ermuan, euskal ereduetan ikasten duten umeak asko eta asko dira, hori izan baita gurasoen nahia, etorkizun hurbilean, ikasketan zein eguneroko bizitzan, umeak normaltasun osoz euskaraz aritu ahal izatea. Eta zer hobea kirola egiten dela aprobetxatuz, euskaraz era atseginean jardutea baino?.

lldo honetatik abiatuz, urte batzuk badira, Multikirola eta beste hainbat ikastaro euskaraz eskaintzen direla eta hainbat taldek zein Udalak berak garatzen dituen ekintzez gain, Udal Kirol Erakundeak ikastetxeekin hainbat hitzarmen sinatuak ditu, non kirola egiteaz gain euskara suspertzea ere helburu den. Oraingo honetan, eskaintza handitu eta kirol arloan ere, ume eta gazteen garapenean laguntzeko konpromiso sendoa berresten du UKEk, 18 urte beherako ume eta gazteentzako jarduera guzti-guztiak euskara hutsez eskainiz.

Honen bitartez, hezkuntza prosezuan eta hizkuntzaren garapenean egiten ari diren bestelako ahaleginetan bere laguntza eman nahi du UKEk eta laguntza horren emaitza aparta, jarraian dugun kirol sorta ederra:

  • Jolas motorrak (4-7 urte) -urriaren 1etik aurrera-
    Asteko egunak Iraupena Saioak Tarifa (AB0-AB1-Abonatu gabe)
    Asteartea-Osteguna 50'' 17:30 h 23,00 € - 19,55 € - 37,45 €
    Astelehena 50'' 17:00 h 11,70 € - 9,85 € - 18,20 €
    Astelehna-Asteazkena 50'' 18:40 h 23,00 € - 19,55 € - 37,45 €


    Music & Dance (4-7 urte) -urriaren 1etik aurrera-
    Asteko egunak Iraupena Saioak Tarifa (AB0-AB1-Abonatu gabe)
    Larunbata 50'' 10:00 h 11,70 € - 9,85 € - 18,20 €


    Haur irristaketa (5-9 urte) -urriaren 1etik aurrera-
    Asteko egunak Iraupena Saioak Tarifa (AB0-AB1-Abonatu gabe)
    Astelehena-Asteazkena 50'' 17:30 h, 18:30 h 23,00 € - 19,55 € - 37,45 €


    Aerobic txiki (5-9 urte) -urriaren 1etik aurrera-
    Asteko egunak Iraupena Saioak Tarifa (AB0-AB1-Abonatu gabe)
    Astelehena-Asteazkena 50'' 18:00 h 23,00 € - 19,55 € - 37,45 €


    Haurren norbanako defentsa (5-9 urte) -urriaren 1etik aurrera-
    Asteko egunak Iraupena Saioak Tarifa (AB0-AB1-Abonatu gabe)
    Asteartea-Osteguna (Hastapena) 60'' 17:00 h 25,30 € - 21,50 € - 36,80 €
    Asteazkena-Ostirala (Hobekuntza) 60'' 17:00 h 25,30 € - 21,50 € - 36,80 €


    Multikirola -urriaren 1etik aurrera-
    Asteko egunak Iraupena Saioak Tarifa (AB0-AB1-Abonatu gabe)
    - 60'' 16:30 h Lan hitzarmena

  • Jaioberrientzako igeriketa
    Asteko egunak Kurtsoaren iraupena Saioaren iraupena Saioak Tarifa (AB0-AB1-Abonatu gabe)
    Sábado (de 6 a 18 meses) 2 meses 35'' 10:00 h, 11:30 h 64,80 € - 87,50 €
    Sábado (de 18 a 36 meses) 2 meses 35'' 10:45 h 64,80 € - 87,50 €


    3-4 urtekoentzako igeriketa egokitzapena
    Asteko egunak Kurtsoaren iraupena Saioaren iraupena Saioak Tarifa (AB0-AB1-Abonatu gabe)
    Asteartea-Osteguna Hiruhilekoa 45'' 17:15 h 123,45 € - 105,75 € - 163,60 €


    4-7 urtekoentzako igeriketa
    Asteko egunak Kurtsoaren iraupena Saioaren iraupena Saioak Tarifa (AB0-AB1-Abonatu gabe)
    Asteartea-Osteguna (Hastapena) Hiruhilekoa 45'' 16:30 h, 17:15 h 61,90 € - 52,55 € - 95,95 €
    Astelehena-Asteazkena (Hastapena) Hiruhilekoa 45'' 16:30 h, 17:15 h, 18:00 h 61,90 € - 52,55 € - 95,95 €
    Asteartea-Osteguna (Hobekuntza) Hiruhilekoa 45'' 16:30 h, 17:15 h 61,90 € - 52,55 € - 95,95 €
    Astelehena-Asteazkena (Hobekuntza) Hiruhilekoa 45'' 16:30 h, 17:15 h, 18:00 h 61,90 € - 52,55 € - 95,95 €


    Igeriketa eskola 5-10 urte
    Asteko egunak Kurtsoaren iraupena Saioaren iraupena Saioak Tarifa (AB0-AB1-Abonatu gabe)
    Asteartea-Osteguna Hiruhilekoa 45'' 16:30 h, 17:15 h, 18:00 h 61,90 € - 52,55 € - 95,95 €
    Astelehena-Asteazkena Hiruhilekoa 45'' 17:15 h 61,90 € - 52,55 € - 95,95 €


    Zuzenduriko igeriketa
    Asteko egunak Kurtsoaren iraupena Saioaren iraupena Saioak Tarifa (AB0-AB1-Abonatu gabe)
    Astelehena-Ostirala (8-11 urte) Hilekoa 45'' 18:00 h 23,00 € - 19,55 € - 36,85 €
    Asteartea-Osteguna (8-11 urte) Hilekoa 45'' 18:00 h 23,00 € - 19,55 € - 36,85 €
    Astelehena-Ostirala (> 11 urte) Hilekoa 45'' 18:45 h 23,00 € - 19,55 € - 36,85 €
    Asteartea-Osteguna (>11 urte) Hilekoa 45'' 18:00 h 23,00 € - 19,55 € - 36,85 €
    Asteartea-Osteguna (>16 urte) Hilekoa 45'' 20:00 h 23,00 € - 19,55 € - 36,85 €


Bestalde, helduei zuzenduriko eskaintza ere handitu egingo da. Iaz, lehenego aldiz eskaini zen ikastaro bat euskara hutsez, spinning, ostiralero 18:00etatik aurrera. Bertan, talde majo bat osatu zen eta urte osoan aritu zen. Herritarren erantzun positibo hori kontuan hartuz, eskaintza zabaltzea erabaki eta beste hainbat ikastaro berri jarriko dira martxan:

  • Jazz Fusion: Ikastaro honetan Pop, Rock, Reggae, R&B, hip hop, soul eta/edo musika elektronikoa Jazz-aren elementuekin sekuentzia koreografikoak osatzen dira. Larunbatero emango da 11:00etatik aurrera eta ordu eta erdiz kirola egin, musika entzun eta dantzatzeko aukera partehartzaileen esku.
  • Aquagym: Sakonera gutxiko igerilekuan, uraren flotabilitatea aprobetxatuz, giharren tonifikazioa eta indartzea, eta giltzaduren mugirkotasuna hobetzeko ariketa gimnastikoak egingo dira. Astearte eta ostegunetan ordubi eta laurden gutxietan hasi eta ordubi eta erdira arte izango da.

Informazioa eta izena emateko jarraian kontaktatzeko datuak adierazten ditugu.

48260 Ermua (Bizkaia)
Telefonoa: 943 17 90 90
Faxa: 943 17 91 99
Posta elektronikoa: polideportivo@imdermua.com
Web gunea: http://www.ermua.es/pags/imd/eu_index.asp

Lotutako albisteak

Imagen
12.11.25
Olaia Inziartek bere bigarren diskoa aurkeztuko du Ermua Antzokian

‘Zerrautsa' emozioen kantua da, partekatzeko diren letra eta musikarekin
Imagen
05.11.25
Dena prest XXXV. San Martin azokarako

Aurtengoa animaliarik gabeko edizioa izango da
Imagen
03.11.25
Gabon Negulekuetarako izen-emateak asteazkenean zabalduko dira

Familiek azaroaren 5etik 13ra arte aukera izango dute seme-alabak inskribatzeko