‘Asteburu gazteak’ izeneko jarduera urrian berreskuratuko da

13.10.10
Kultura eta Gazteria

Urriaren 16tik urtearen amaierara bitartean Ermuko gazteriak bere gustuko jarduerak gauzatu ahal izango ditu Betiondo Kirol Gunean. Hamabi urtetik 16ra bitartekoek lagunekin elkartzeko,taldean play-stationarekin jolasteko, musika entzuteko, gustuko pelikulak ikusteko…eta abar. Ermuko Udaleko Gazteria Zinegotzigoak aurten ere “Asteburu gazteak” programa berriro gauzatuko du. Izan ere, ekimenak jasotako harrena ona ikusita, hori berreskuratzea eta programazio zabala eskaintzea erabaki baitu. Datorren irailean programazioa ikusi ahal izango da "gazteentzako agenda" atalan.

‘Asteburu gazteak’ ikonoa dute gura portadan eta jardueren agenda baita ere

Esan bezala, ekimenak bere tartetxoa izanen du gure web-gunea honetako eskuman. Horren gainean sakatuz gero, internetek gazteria alorraren lekura eramango gaitu, bertan jardueren agenda digitala aurkituko dugularik. Agenda horrek hori, jarduera bakoitzaren egun-orduak, lekua, eta datua zehatz guztiak emanen dizkigu. Agenda digitala izateak, abantaila ugari dakartza bati eguneraturik izanen baita, aldaketa edo azkenordukoak izanik ere, paperean argitaratzen den ohikoa baino askoz ere malgu eta dinamikoa baita. Horrez gain, gazteria IKTen erabiltzaile sutsu eta aurreratua denez gero, eguneko 24 orduetan kontsultatu ahal izango du edonondik, paperezko alea soinean izan edo gorde beharrik izan gabe.

Informazio gehiago nahi izanez gero, Lobiano Kultur Guneko 943 70 87 00 telefonora deitu edo honako posta helbidera idatzi: oij-gib@udalermua.net.

Lotutako albisteak

Imagen
23.12.25
Antzokiak hiru nobedade zinematografiko proiektatuz agurtuko du urtea

‘Dracula’,‘Golpes' eta ‘Zootropolis ‘dira aurtengo azken hiru tituluak
Imagen
23.12.25
‘Semaforoa’ obraren antzezpena Antzokian

‘Logela multimedia’k haurrentzako ikuskizuna aurkeztuko du larunbateko 17:00etan, Ermua Antzokian
Imagen
22.12.25
‘El bar nuestro de cada día’ ikuskizuna Ermua Antzokian

Bakarrizketa musikala eta umorezkoa, ostiralean 20:30ean