Kiroldegiak punta-puntako 25 bizikleta berri erosi eta ipini ditu

14.10.10
Kirolak

Udal Kirol Erakundeak (UKEk) barneko txirrindularitzako 25 bizikleta berri eskuratu ditu. Material horregatik 30.500 euro ordaindu du, hori eskuratzeko zegokion prozedura eta lehiaketa egin ondoren. Ekipamendua Miguel Angel Blanco kiroldegiko gune kardiobaskularrean jarrita eta erabilgai dago. Material berriari esker erakundeak handitu egin du spinning ikastaroetako kirolari kopurua, aurreko 17 lekuetatik 24ra pasatuz eta lehen baino 7 gehiago eskainiz (25 bizikleta begiraleak erabiltzen baitu). Bizikletak punta-puntakoak dira, estatu Batuetako Keiser etxekoak eta M3 izeneko modelo aurreratuenekoak. Bizikleta horien erresistentzia sistema elektromagnetikoa da eta ordenagailu bana daukate, EEBBtan osorik ekoiztutakoak dira kalitate goreneko materialekin eta ez dute mantenurik behar. Hogeita bost bizikleta berri horiek, etxe bereko eta ‘Millennium’ modeloko zeuden beste hamazazpiak ordeztuko dituzte. Aurreko horien sistema marruskadura zen.

Materiala erosi, berritu eta zerbitzuen emakida hobetzeko erabakia Udal Kirol Erakundeko Zuzendaritza Batzordeak hartu zuen, abonatu txartelaren barne biltzen diren zerbitzuen aniztasun eta kalitatea gehitzeko eta hainbat zerbitzu doan eskaintzeko plan zabalago baten barne. Hori horrela, jada squasha, frontoia, sauna edo lurrin bainua erabiltzeagatiko tasak ordaintzeari utzi dizkiogu EKEren abonatuok, eta doan erabili ditzakegu. Sauna eta lurrin bainuaren kasuan zerbitzua erabat doan da bazkide erabiltzaileentzat, instalazioa zabalik dagoen ordutegian. Aldiz, squasha doan dugu astelehenetik ostiralera goizeko 8:30etatik arratsaldeko lau eta erdietara bitartean eta, frontoia, 8:00etatik lauretara bitartean. Zuzendaritza Batzordeak beste bi erabaki garrantzitsu ere hartu zituen, jada zabalik dagoen 100 metro karratuko oinarrizko gimnasio berria, kiroldegiko bigarren solairuan prestatu dena eta bazkideok doan erabili dezakeguna, hilean ezer gehiagorik ordaindu gabe. Eta baita gune termo ludikoa eta spa igeriketan ikasteko igerileku txikian. Urtea amaitu aurretik, azkenik, eskalada zaleentzat eskalada-murrua (boulder motatakoa) egingo da Betiondoko Kirol gunean. Hori ere, doan erabili ahal izango dugularik.

Bizikleta berrien ezaugarri teknikoen zerrenda zehatza ekoizlearen webgunean dago. Guk horri lotura egin diogu, lasterbidez eskaintzeko, sakonkiago ezagutzeko interesa izan dezaketen guztientzat.

  • Argazki honetan bizikleta berriak MAB kiroldegiak barneko txirrindularitza egiteko duen gunean
  • Argazkian barneko txirrindularitza egiteko udal kiroldegira ekarri diren bizikleta berrien xehetasuna dugu

Lotutako albisteak

Imagen
09.05.25
‘Mugiment Pausu Erronka!’ hastear

Erkidegoko 50 udalerrien arteko lehiaketa birtuala maiatzaren 19tik ekainaren 8ra
Imagen
06.05.25
Kirolari gazteen artean adikzioak prebenitzeko formakuntza saioak

Maiatzaren 6tik 27ra bitartean bost saio egingo dira herriko klubetako gazte, familia, entrenatzaile eta teknikariekin
Imagen
05.05.25
2007tik 2012ra jaiotako gazteentzako doako areto-futboleko txapelketa

Txapelketak izaera ludikoa izango du, ekainean jokatuko eta izen-emateak maiatzaren 20ra arte egin daitezke