Adieraz zaitez Beldur barik!
Ermua partaide izango da -Euskal Herriko beste 40 udalerrirekin batera- Eudelek eta Emakundek indarkeriaren kontra koordinatuko duten kanpina orokorrean. Kanpinak barne hartuko ditu hainbat ekimen berritzaile, zeintzuk Emakumearen kontrako indarkeriaren Nazioarteko Egunean –azaroaren 25ean- gauzatuko den lanean txertatuko diren.
Adieraz zaitez Beldur barik! lehiaketa da emakumeenganako indarkeriaren kontrako proposamen eta jarrerak piztu nahi dituena. Helburua horrelako biolentzia prebenitzea da, emakumeei indarkeria sexista antzeman, ezagutu eta horri aurre egiteko tresnak eskura jarriz, haiekin jarrera sexisten prebentzioan lan egiteko eta erasoen aurrean jokaera aktiboa jarrai dezatela animatzeko.
Azken azterketek diotenaren arabera, indarkeria sexistaren biktimak diren emakumeak gero eta gazteagoak dira (Euskadiko salaketen % 42 32 urtetik beherako emakumeenak izan ziren). Hortaz, talde horretan eragin eta horiekin lan egin beharra dago. Lehiaketak adierazpen artistiko oro onartzen du, bitarteko edo teknikarik diskriminatu gabe: Pintura, musika, zinema, poesia, eskultura, dantza, animazioa, argazkilaritza, performancea, ilustrazioa, bideoa, diseinua, instalazioak, arte digitala eta abar.
Lehiaketa 16 urtetik 26 bitarteko gazte guztientzat zabalik dago eta 1.000 euroko –eskudirutan- hiru sari banatuko ditu.
ERMUKO SARIA
Hiru sari orokor horiez gain, beste 500 euroko saria bat gehiago dago, Ermuan erroldatutako pertsonentzat. Ermuan erroldatutako gazteek aurkezten dituzten arteko lanik onena sarituko du Ermuko Udal Berdintasun Sailak, 500 euroko beste sari bat jarriz horretarako. Ermua Sari honetan parte hartzeko baldintzak eta sari orokorrean parte hartzekoak berberak dira.
Baldintzen artean ondorengo hauek ditugu: Proposamenak bakarka edo taldean aurkeztu daitezke; taldean eginez gero, partaideetako batek gutxienez emakumezkoa izan behar du. Lanak edozein hizkuntzatan aurkeztu ahal izango dira, euskarazko edo gaztelaniazko itzulpena ere aurkezten bada, betiere. Aspektu hauek balioetsiko dira: originaltasuna gaiak planteatzean, estilo eta genero mota desberdinak, hizkuntza ez-sexistaren erabilera eta estereotipo maskulino eta femenino tradizionalak gainditzen dituen hizkuntzaren erabilera. Lehiaketatik at geratuko dira sexu-arrazoiak direla eta diskriminatzaileak izan daitezkeen edukiak, hizkera edo mezua dituzten proposamenak, iraingarriak izan daitezkeenak eta hirugarrengoen sentikortasuna edo eskubideak urra ditzaketenak.
Oinarriak azken paragrafoaren azpian eskaintzen dizkizuegu. Halaber, :www.beldurbarik.org webgunean ere kontsulta eta behera ekarri daitezke. Eta baita ere, Emakumearen Topagunean jaso –Izelaieta kaleko 12. eraikinean-. Lanak urriaren 29ra artean aurkez daitezke. Epaimahaiak bere erabakia azaroan zehar hartu eta ezagutaraziko da. Azaroaren 27an jaialdia egingo da Bilbo neta bertan lehiaketara aurkeztu diren lanik onenak aurkeztuko dira.
Gogoratu 1000 euroko hiru sari orokor daudela eta beste 500 euroko sari bat partaide ermuarrentzat. Anima zaitez!
Lotutako albisteak

Udaleko Berdintasun Sailak Santixauen diagnostikoa egiteko inkesta jarri du abian maiatzaren 17a arte

Zerbitzu gehienak itxita egongo dira datozen jai-egunak tarteko

Ostiraleko 18:00etan, Lobiano Kulturgunean Zehar Errefuxiatuekin elkartearen "Entretejidas" proiektuaren baitan