Monstrenko kolektiboak ‘Tenemos que hablar’ antzeztuko Lobianon

15.10.10
Kultura eta Gazteria

Monstrenko kolektiboa deritzan antzerki taldeak ‘Tenemos que hablar’ lana antzeztuko gaur Lobiano Kultur Gunean. Emanaldia gaueko hamarrak eta laurdenetan hasiko da. Ikuskizuna udal kultura sailak antolatu du eta aurtengo laugarren lau hileko egitarauaren barne txertatzen da. Sarrerak 5 euro balio du eta udal kultura saileko bulegoetan erosi daiteke biharko arratsaldeko 3ak arte edo, osterantzean, sarreran bertan.

Proiektua ‘Monstrenko kolektibora’ bildu diren Euskadiko lau antzezleek prestatu dute. Horiek Txubio Fernández de Jáuregui, Ion Elola, Andrés Bezares eta Jasón Guerra dira. Azken honek, dena den, ez du obra honetan plan egiten. Laukotea 2009an bildu zen eta harrez geroztik lanean jardun du Vitoria-Gasteizen. Gaurkoa prestatu dituztenen arteko lehen lana izan da. Antzezpenak 90 minutu irauten du.

Umore absurdo eta barregarriarekin Tenemos que hablar antzezlanak inkomunikazio intimo eta egunerokoaren gaia jorratzen du, ikuslea eszenografiaren zati izateraino.

Sinopsia

Zulo beltzean, loja txiki, ilun, itxi eta umel batean, gain behera datozen hiru pertsona bizi dira, bere momentu onenak edo gozoenak pasatzen ari ez direnean. Bere egongelako mikrokosmos honetan ezeroso eta gero eta luzeago den barne arautegiarekin bakarrik jartzen dira ados. Hori da elkarbizitzaren alde borrokatzeko duten modu bakarra eta, aldi berean, zirrikitua beren existentzia aldarrikatzeko eta bakoitzaren nortasun xelebrea beren horretan mantentzeko.

Lotutako albisteak

Imagen
Santixauak 2025 - Los Zigarros taldearen kontzertua | Santiagos 2025 - Concierto de la banda Los Zigarros
21.07.25
Musika, dantza, jolasak eta kirola protagonista Santixauen aurreko programa koloretsuan

Playback lehiaketarekin amaituko dira gaur txarangen arteko jolasak
Imagen
18.07.25
Jarduera ugari izango dugu, jaien aurreko asteburuan

Egitarauak gustu guztietarako hamabost bat jarduera eskaintzen ditu
Imagen
18.07.25
‘Gatibu’ eta ‘Los Zigarros’ taldeek Santixauei hasiera emango diete

Taldeek kontzertua emango gaur eta bihar, hurrenez hurren, San Pelaion, 23:00etan hasita