Jazz eta blues musikako kontzertua Lobianon, Boney Fields Project Banden eskutik

15.10.10
Kultura eta Gazteria

Bizkaiko Blues eta Jazz Zirkuituak Boney Fields Project ikuskizuna dakar Ermura. Ikuskizuna Lobiano Kultur Gunean egingo da bihar larunbatean, iluntzeko zortzietatik aurrera. Taldearekin batera Tonky de la Peña gitarra jolea ere badator. Sarrerak 5 euro balio du eta udal kultura saileko bulegoetan eros daiteke gaur arratsaldeko 3ak arte edo, osterantzean, emanaldiaren egunean bertan sarreran.

BONEY FIELD BAND

Boney Fields 1958an sortu zen Chicagon eta hiri hartan anai-arrebekin batean hazi zen musika giro handi batean murgildurik. Telebistan Louis Armstrong eta James Brown bezalako artista handiak ikusten zituen, musikari guztiz emateko erabakia hartu zuen arte. 1797an hasi zuen bere ibilbide profesionala, eta funk eta jazz moldeko hainbat taldetan lan egin zuen.

Funkaren aldetik James Brown and the JB’s, Earth Wind & Fire eta Bootsy Collins artistek izan dute harengan eraginik handiena, eta Jazzaren esparruan Louis Armstrong, Miles Davis eta Clifford Brownek. 1985ean The James Cotton Blues Band taldean jotzen hasi zen, haize multzoaren buru. Bestalde, nazioarteko birak egin ditu artista handiekin batean, tartean Buddy Guy, Junior Wells, AC Reed, Eddie Clearwater, Valerie eta beste batzuekin. Egun Parisen bizi da, The Bones’ Project musika proiektua burura eramaten. Boney Fields bezalako artista bat agertokian azalduta bermatuta dago ikuskizuna.

Tonky de la Peña blues gitarra jotzaile madrildarrak ez du aurkezpenik behar, Espainiako aitzindaria baita blues musika moldean eta bi hamarralditik gora eman baitu haren izen bera duen taldean buru. Curriculum aparta du; hamaika aldiz ipini du gitarraren aurrean duen trebetasuna, Jerry Lee Lewis, Rolling Stones taldeko kide ohi Mick Taylor, Charlie Musselwhite eta Albert Collins bezalako artista handien zerbitzura. Tonky de la Peñaren azken musika proiektua berriki zendu den Buddy Milesekin batera osatu du, Jimi Hendrix eta Santanaren bateria jotzaile eta abeslari ohiarekin batera.

Lotutako albisteak

Imagen
23.05.25
Lobianoko Erabilera erregelamenduari buruzko kontsulta publikoa zabalik da

Herritarrok ekarpenak egin ahal izango ditugu datorren ekainaren 10era arte
Imagen
22.05.25
'Txitxaun' taldeak '75 puñaladas' antzezlana aurkeztuko Antzokian

Ostiraleko 20:30etan, gazteleraz. Sarrerak 8 €uro balio du
Imagen
20.05.25
'La cita' eta 'La buena letra' asteko zine komertzialaren proposamenak

'Septiembre dice' emango zineklubean eta 'Kayara' gazteen saioan