Motor zaleen IV. edizioa ospatuko da larunbatean Ermuan

18.10.10
Kultura eta Gazteria

Motor zaleen jaiaren edizio berria ospatuko da Ermuan, datorren larunbatean –urriaren 23an-. Jaia dela-eta, Probaleku kalea itxi egingo da, larunbat arratsalde eta gauez. Jaiaren antolatzailea laugarren urtez Dakota Pub establezimendua izaten jarraitzen du. Ekimenak oso harrera ona eta partaidetza handia lortu ditu, aurrekoan 300 motor inguru bildu zuelarik gure eherriko kaleetan zehar.

Aurtengo edizioak bi nobedade nagusi dakartza. Batetik, urteroko antolatzaile diren Dakota Pubeko Paqui López eta Menchu Marcosek zenbait ostalarien diru-laguntza jasoko dutela, antolaketarako sosa gehiago izanik. Hori horrela, aurtengo musika emanaldiak herriko Orbe Kardinalaren plazan egingo dira. Gaueko hamar eta erdietan ''The high light'' taldeak joko du. Eta gauerdia pasa eta ordu erdi beranduago, blues eta rock musika lantzen duen ''The Romy Cocan Band'' taldearen txanda izango da. Bigarren nobedadea Debabarrena, Lea-artibai eta Durangaldeko eskualdeetan barrena txangoa egingo dute motorzaleek beren makinen gainean. Ibilbideari hasiera emango zaio Ermuan arratsaldeko lauetan, segidan Debara joateko, bertatik Mutrikura, Ondarroara, Berriatura, Markinara, Trabakura, Mallabiara eta Ermuko Probalekun amaitzeko.

Ohikoa denez gero, motor gaineko abilezia erakusteko abiadurarik gabeko jolasak egingo dira, gidariek beren trebezia erakuts dezaketen. Jokoak arratsaldeko sei eta erdietatik aurrera egingo dira. Zortzietan Dkota Pubak eta Mapfre aseguru etxeak Motoziklismoko Mundialera joateko sarrera bi zozketatuko dituzte bertaratutakoen artean. Mortor zaleei luntxa eskainiko zaie gaueko bederatzi eta erdietan. Gaueko hamabietatik aurrera, opariak zozketatuko dira, motor zaleen artean.Edizioaren inguruko xehetasun guztiak ekimena iragartzeko argitaratu den kartelean jasotzen dira, zeina honen azpian eskaintzen dizkizuegu.

  • Laugarren edizioaren berri emateko antolatzaileek argitaratu duten kartela da hau

Lotutako albisteak

Imagen
30.01.26
Inauteriko programa prest, festa noiz iritsiko zain!

Ermua Inauteriak otsailaren 12tik 17ra bitartean ospatuko dira
Imagen
29.01.26
Kultura Sailak astelehenean irekiko du inauteri kalejiraren lehiaketarako izen-ematea

Koadrilen eta taldeen desfilea otsailaren 14an izango da
Imagen
28.01.26
Gaur egungo ‘El lenguaje de las flores’: komedia, musika eta amodio digitalaren fusioa

Antzezpena ostialean, 20:30etan, Mikel Losada aktore ermuarraren partaidetzarekin