Berbalagun ekimenaren IX. edizioa aurkezteko ekitaldia

19.10.10
Euskara

Ostegun honetan Berbalaguneko IX. edizioaren aurkezpena egingo da. Euskaldun berriak zein euskaldun zaharrak batu eta euskara praktikan jartzeko asmoa duen egitasmo honek aurten bederatzigarren urteurrena betetzen du. Urte hauetan zehar herritar mordoak hartu du parte; astean behin eta ordu betez egiten diren topaketan eta horrek herrian euskararen erabilera handitzea ekarri du. Kaltxango AEK, Udal Euskaltegia, Euskal Birusa elkarteak eta Udalak sustatutako ekimena bere fruituak ematen ari da eta egitasmoa zabaltzeko eta indartzeko asmoz, Udalak berak eta Euskaraz Kooperatiba elkarteak hitzarmena sinatu zuten San Joan egunean, honi esker, aipatutako taldeez gain, hainbat ikastaro eta jarduera burutuko dira herrian.

Izena ematea doakoa eta benetan oso aukera ona modu atsegin batez euskara praktikatzeko eta dakienak ikasten duenari laguntzeko. Aurkezpena, arratsaldeko 19:30ean Lobianon kulturgunean izango da eta egitasmo bera azaltzeaz, iazko jardueretako diaporama ikusteko aukera egongo da, amaieran luncha eskainiko da.

Bestalde, izena emateko azken eguna urriaren 29an izango da herriko euskaltegietan zein udal Euskara Sailean.

  • Argazkian Berbalagun IX. edizioaren aurkezpen ekitaldira bertaratzeko gonbidapena
  • Argazkiak 2010-2011ko denboraldiko Berbalagun ekimena iragartzeko erabili den kartel ofiziala erakusten digu

Lotutako albisteak

Imagen
12.11.25
Olaia Inziartek bere bigarren diskoa aurkeztuko du Ermua Antzokian

‘Zerrautsa' emozioen kantua da, partekatzeko diren letra eta musikarekin
Imagen
05.11.25
Dena prest XXXV. San Martin azokarako

Aurtengoa animaliarik gabeko edizioa izango da
Imagen
03.11.25
Gabon Negulekuetarako izen-emateak asteazkenean zabalduko dira

Familiek azaroaren 5etik 13ra arte aukera izango dute seme-alabak inskribatzeko