Emakumeenganako indarkeria errefusatzeko tailerra eta kontzentrazioa egingo

19.10.10
Gizartea

Berdintasunaren alde Ermuan lan egiten duen ‘Zipriztintzen’ taldeko gizonek tailerra gauzatuko dute datorren larunbatean. Tailer horri “Gizonak emakumeen aurkako indarkeriaren aurrean” izenburua jarri diote eta Lobiano Kultur Gunean egingo da, goizeko 9 eta erdietatik eguerdiko hamabiak eta erdietara bitartean. Tailerra Iñaki Kasares teknikariak gidatuko du. Tailerraren helburua hiru orduz indarkeri matxistaren eta horren moduen gainean hausnartzea eta ezbairik gabe emakumeenganako indarkeriaren kontra jarri eta agertzea.

Zipriztintzen taldekoek programari amaiera emango diote biolentzia matxistaren aurkako agerraldi eta kontzentrazioa eginez etab aita gaitz horren kontra lanean segitzeko konpromisoa berretsiz, herriko Orbe Kardinalaren plazan. Kontzentrazio hori zabalik dago bat egin nahi duen guztientzat. Kontzentrazioaren leloa ondorengoa izango da: Ezazu egin. Ezazu egiten utzi. Ezazu justifikatu. Inork parte hartzeko interesa badu, garaiz dabil eta taldeko e_postara idatzi eta parte hartzea eskatu besterik ez da egin behar: zipriztintzen@gmail.com.

Azken ekintza hori AHIGEk –Genero Berdintasunaren aldeko Gizonen Elkarteak- ostegunerako –urriaren 21erako- deitu dituen gizonen kontratazioen egokitzapena da. AHIGEren deialdia estatu osorako da eta, jada, hogeita hamabost udalerri baino gehiagoko taldeek baietza eman eta bat egingo dute. Honen leloa ondokoa da: “Bizi gaitezen biolentziarik gabe. Isilik geratzeak, konplize egiten gaitu”.

Lotutako albisteak

Imagen
03.12.25
Langabeentzako lan-orientazioko programa abian da

Lau hilabete iraungo du, martxora arte, eta inskripzioak zabalik daude
Imagen
03.12.25
'Los perros' dantza ikuskizuna aurkeztuko Antzokian

‘Led Silhouette’ eta M. Morauren lana, ostiral honetan 20:30ean
Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.