Kiroldegiak kirol ikastaro berriak abian jarriko ditu azaroan

20.10.10
Kirolak

Udal kiroldegiak kirol ikastaroen eskaintza handitu eta azarorako berriak abian jarriko dituela iragarri du. Ikastaro batzuk estreinakoak dira eta oso ezberdinak. Eskainiko dituen ikastaroen artean, azpimarragarriak dira, igerian ikasteko igerileku berregokituan emango direnak ditugu. Esaterako, bizkar osasuntsua uretan, haurdun daunenek erditze unea prestatzeko saioak, fitnessa gimnasia uretan. Horiekin batera, bizkar osasuntsua gimnasioan, 50 urtetik gorakoentzako oreka, indarra eta mugikortasuna edo barruko txirrindularitza daude. Ikastaro hainbat azaroan hasiko dira eta horiek konpromisorik gabe probatzeko aukera eskainiko du UKEk. Hori horrela, kiroldegira bertara sartzea nahiz ikastaroa probatzea doan izango dira pertsona ororentzat, abonatuentzat nahiz ez diren guztientzat. Horrela, espezialitate bakoitzaren ezaugarriak, begiraleak lan egiteko duen modua, instalakuntzak eta abar… ezagutzeko aukera izango dute eta, probatu ondoren, gustatzen zaien edo ez erabakitzeko aukera.

Kirol erakundeak ikastaro horietarako ehun postu baino gehiago eskainiko ditu. Aukera zabala da, espezialitate, egun eta orduetan -goiz edo arratsaldez-, kirola familia nahiz lanarekin uztartu ahal izateko. Eskaintza osoaren zehetasunak emate aldera, kiroldegiak taula batzuk prestatu ditu, bertan egun, ordu, prezio, leku, azalpen tekniko eta datu guztiak jasoaz. Guk taula horiek pdf formatuko agirian eskaintzen dizkizuegu, interesa duen pertsona bakoitzak ezagutu eta sakontzerik izan dezan. Izen-emate epea zabalik dago. Izen emateak kiroldegiko harrera eta kontrolean egin daitezke, goizeko 8etatik gaueko 10etara bitartean. Argibide gehiagorako, halaber, ondoko telefonora ere dei daiteke: 943 17 90 90.

Lotutako albisteak

Imagen
30.05.25
Betiondoko igerilekua prestatzeko lanetan, laster irekiko baita

Bainu denboraldia eta instalazioa ekainaren 14tik irailaren 14ra zabalik izango dira
Imagen
28.05.25
Ermua Kirolak-ek web atal berria estreinatu du

Gaurtik aurrera webgune korporatibo honen barne jasoko da Kirol Alorraren inguruko informazio guztia
Imagen
27.05.25
XVI. Aizkolari lehiaketa egingo da igandean plazan

Udal kirol alorrak antolatuta, Orbe Kardinalaren plazan eguerdiko 12:30etan