Postal lehiaketako saridunak ezagutrazi ditu Euskal Birusak

20.10.10
Euskara

Euskal Birusak ezagutarazi ditu urtero antolatzen duen postal lehiaketaren aurtengo irabazleak. Sari banaketaren ekitaldia azken larunbatean egin zen. Aurten 52 pertsonek postala bidali eta parte hartu dute, horietatik 38 adinez nagusiak izan dira eta gainerako 14ak haur eta gaztetxoak. Epaimahaiak hainbat aspektu hartu izan ditu kontutan saridunak hautatzerakoan, besteak beste, postala bera, horren erakargarritasuna, esan nahia, idatzitako mezua, idazkera, orijinaltasuna eta gainerako beste zenbait elementu eta errekurtso linguistikoak.

Aurtengo saridunak eta bakoitzari egokitutako sariaren zerrenda, ondorengo hau da:

  • Gazteen atalean
    • Igor Piñeiro (Lanzarotetik). 50€ko erosketa txekea.
    • Andoni Arroyo (Coniletik). 40€ko erosketa txekea.
    • Peio López Aranberria (Mojacaretik). 30€ko erosketa txekea.
  • Adinez nagusienetan
    • Oskar Morales eta Edurne Iriondo (Indiatik). Asteburu bat landetxe batean.
    • Nagore Espilla (Norvegiatik). Spa batean egonaldia.
    • Goiatz Mínguez eta Iosu Iarza (Mexikotik). Afari bat.

Postalak eta deialdiaren gainerakoak eskaintzeko lasterbidez lotura egin dugu, eta horiek ikusteko eragin beheko informazio gehiagoren gainean.

  • Argazkian aurtengo edizioan sarituak izan direnak ditugu

Lotutako albisteak

Imagen
11.12.25
Olentzero, gure eskutitzen zain

Edozein herritarrek har dezake parte eta opariak zozketaz erabakiko dira
Imagen
04.12.25
J. Ibaibarriaga XXXII. Literatur Lehiaketako sariak banatzeko ekitaldia

Euskararen Egunean, egindako jaialdian Ermua Antzokian
Imagen
12.11.25
Olaia Inziartek bere bigarren diskoa aurkeztuko du Ermua Antzokian

‘Zerrautsa' emozioen kantua da, partekatzeko diren letra eta musikarekin