‘Bularretik Mintzora’ irakurketa klubak denboraldi berriari hasiera emango dio
Irakurzaletasuna bultzatzeko xedez udal Euskara eta Liburutegi zerbitzuek hasitako 3 urtetik 6ra bitarteko haurrentzat eta horien gurasoentzako irakurketa kluba ekimenaren denboraldi berriari hasiera emango diote. Irakurketa kluba, “Bularretik Mintzora” kanpainaren barne etxertatzen da. Jarduera doakoa da. Ekimen horren barne hiru saio egingo dira urte amaierara bitartean, bat hilabeteko. Saiook euskaraz izanen dira eta Lobianon eginen goizeko 11etatik aurrera. Lehen saioa bihar urriaren 23an izanen da, bigarrena azaroaren 20an eta hirugarren eta azkena, abenduaren 18an.
Irakurketa klub honetan ama, aita eta haurrak denbora konpartituko dute liburuez gozatuz Galtzagorri Elkartearen Lur Kortak gidatuko dituten saioetan. Saio bakoitzean hainbat liburu aurkeztuko dira eta horretaz haurrekin gozatzeko proposamenak egingo. Bibliografia gomendatuko da, zeina udal liburutegian eskuragai izango den. Irakurgaien testu-iruzkinak egingo dira, haur eta gurasoek ere ale gogokoenak aurkeztu ahal izango dizkiete taldekideei, besteekin horren inguruko sentsazioak partekatzeko. Saioetan adinaren eta gustuen arabera zer irakurri, zein liburu aukeratu eta abar… gomendatuko dira.
Irakurketa klub honetan gehienez ere hogei (20) kidek parte hartu ahal izango dute. Parte hartzaileek gurasoekin edo beraietaz arduratzen, hezten edo zaintzen dituzten senitartekoren batekin joan beharko dira haurrek. Jarduera honetan parte hartu nahi duten familiei haurtzaindegi zerbitzua eskaintzea aurreikusi da, baldin eta beste adin tarteko seme-alabarik duten kasuetarako. Klubean izena emateko epea urriaren 22an itxiko da. Izena emateko udal liburutegira deitu -943 17 92 12 telefono zenbakira- edo idatzi beharko da, ondoko helbide elektronikora: biblioteca@udalermua.net.
Lotutako albisteak

Asteazkenean, hilaren 21ean, 19:00etan, izango da Lobiano Kulturgunean

Datorren larunbatean, 18:00etan, Martxoak 8 plazan. Euria eginez gero, elizako arkupeetan.

Larunbat honetan izango da, 17:30etik aurrera, Lobiano Kultur Gunean