Munduko paisaiak: liburutegiaren bidez Mali ezagutzen

28.10.10
Udal Liburutegia

Munduko paisaiak izeneko kanpainari aste honetan hasiera eman zaio urriaren 24an Liburutegien nazioarteko eguna izan dela, aitzaki eta abiapuntu hartuta. Kanpina hori eusko Jaurlaritzak antolatu du erkidegoko hamaika udal liburutegiekin batera elkarlanean, Ermukoa tartean delarik.

Kanpainaren xedea norabide bikoitzekoa da, herrian bizi diren kultura ezberdinak liburutegira hurbiltzea eta alderantzizkoa. Horretarako, liburutegi bakoitza herrialde adierazgarri bat ezagutzera emango du udal herritarren artean. Ermuko udal liburutegiak Mali hurbildu eta ezagutaraziko digu: hango literatura, ikus-entzunezkoak, musika, ahozko tradizioa eta hango kulturako beste hainbat aspektu (gastronomia, egoera sozio-politikoa, emakumeak gizartean, eta abar…) Horretarako jardueraz gainezka datorren agenda erabiliko du, asteburu honetatik abenduaren 16ra bitartean. Jarduerak adin guztietako pertsonentzat izango dira.

Jarduera horiek guztiak gauzatzeko udal liburutegiak hainbat laguntzaileren lankidetzan baliatuko da; besteak beste, Ermuan eta FASODEN elkartea, Durangaldean bizi diren maliarrena hain zuzen ere.

Irakurketa-gidan Mali lurraldea ezagutzen lagunduko duten liburuak, musika diskoak, filmak eta webgunetarako lasterbideak bildu dira. Horrez gain, liburutegiak orri markatzaile bat ere prestatu dui eta hango asrtisau produktuak ikusgai jarri ditu. Gidan adierazitako material guztiak maileguan hartu eta etxera eraman daitezke.

Kanpaina hau orain bi urte ‘Liburutegiak Topaleku’ titulukoaren lekukoa hartzen eta hari jarraipena ematera dator. Orduan gauzatutako jardueren artean, munduko egunkariak edo hizkuntza ezberdinetako hiztegitxoak martxan jarri ziren. Udaleko lankideen esanetan, "honelako proiektuekin kulturen arteko ezagutzarako orain dela zazpi urte hasitako lana indartu egiten da, lan horren emaitzez egunetik egunera udal liburutegiko eta bere zerbitzuetako erabiltzaile atzerritarren kopurua handituz doalarik”.

  • Argazkian udal liburutegiak bildu eta erakusketan ikusgai jarri dituen materialak ditugu
  •  

Lotutako albisteak

Imagen
04.02.26
‘Nire liburutegia, zure liburutegia' senidetze-proiektura batuko udal Liburutegia

Bihar 18:00etan Burjassot-eko (Valentzia) Liburutegiarekin konexioa egingo da
Imagen
26.01.26
Datorren larunbatean, aurtengo lehen ‘Story time’ saioa egingo da

Ingelesezko ipuin kontaketa arratseko 5 eta erdietan hasiko da, Hannah Berry kontalariarekin
Imagen
19.01.26
Negu eta udaberrirako Ipuin Kontaketa programa haurrentzat

Sei saio egingo dira; 3 ingelesez eta 3 euskaraz