Urte bete iraungo duten Enplegu Tailer berri bi martxan jarri dira

02.11.10
Ekonomi Sustapena

Toki Garapeneko alorrak eta EESP-INEMek (Enpleguaren Estatuko Sistema Publikoak-INEMek) ‘Calsa’ eta ‘Artatzen’ izeneko enplegu-tailerrak inauguratu dituzte gaur. Tailer horiek EESP-INEMeren eta Europako Fondo Sozialaren diru-laguntza jaso dute eta urte beteko iraupena izango. Tailerrotan parte hartuko duten hogeita hamar pertsonak, ikasle-langileak izango dira, heziketa eta lana tartekatuko dituztelarik beraien trebakuntza profesionala igo eta hobetzeko xedez, lan merkaturatzeko erraztasun eta aukera gehiago izan ditzaten. Alorreko zinegotzi eskuordeak, José Luis Araujok, eta SPEE-INEMek Bizkaian duen zuzendariak, Pedro Luis Ríok, ongi etorria eman diete parte hartzaileei. Agintari biek “ikasi eta lan egiteko duten aukera aprobetxatzeko eskatu diete, kualifikazioan gora egin eta lanerako aukera gehiago izan ditzaten. Pedro Luis Ríok aditzera eman duenez “trebakuntza eta soldatadun kontratua bezalako politika aktibo bi uztartzeak balio erantsia izan behar du emaitza moduan”. Berak erabilitako adibideaz baliatuz, bi gehi bi ariketak bost eman behar du, lauren ordez, batuketa hori baino gehiago baita. Zuzendariak esan dienez, behar bada, EESP-INEMek antolatutako azken ikastaroetan ibilitakoak izan daitezke, “enpleguko politika aktiboen transferentzia gauzatzear baitago une batetik bestera”.

‘Calsa’ eta ‘Artatzen’ enplegu tailer berrien ezaugarriak

‘Calsa’ enplegu tailerrean garrantzia berezia izango dute profesionalen garapenari eragingo dioten zenbait faktore, eta bereziki, merkatuan dagoen makineriaren garapen eta aniztasuna (lurrak mugitzekoak, ateratzekoak, zulatzekoak eta industriako hainbat lanetan laguntzekoak, besteak beste); lanak mekanizatzeko joera gero eta handiagoa eta, ondorioz, horien ezaugarriei etengabe egokitzeko beharra. Nolanahi ere, horrelako ekipoekin jarduteko hainbat gaitasun profesional beharrezkoak dira eta, besteak beste, aipatu behar: doitasun eta trebetasuna, makinak zaindu, konprobatu eta prestatzeko erantzukizuna, eta abar…

Prestakuntza hau jasotzen dutenek lan merkaturatzeko dituzten aukerak ugariak dira eta zeharkako izaera dute. Batetik, eraikuntzan (lurrak mugitzen) eta ekipo ezberdinekin lurrak ateratzen (hondeatzaile, lubakitzaile, topatzaile, motonibelagailu, etab…). Bestetik, industriaren alor laguntzaileetan, esaterako garraioan, eraikinen mantenu lanetan, txatarraz lan egiteko, itsas garraioan: portuetan egiten diren estibatze eta desestibatze lanetan, eta abar… Enplegu tailer honek makineria sektorean trebatzeko dagoen beharrari erantzun nahi dio, horretan ematen den azpikontratazioak trebakuntzaren balioa murrizten baitute. Eta bide batez, lehen mailako mantenu prebentiboak eskatzen duenera egokitzea.

‘Artatzen’ izeneko Enplegu tailerrean, laguntza behar duten pertsonak zaintzeko eginkizunetan trebatuko dira parte hartzaileek. Eginkizun hori oso garrantzitsua da gizartearentzat eta enplegua iturri berrien artean dago, pertsonei eta Erkidegoari zuzendutako zerbitzuen eremuan. Taldeak metodologi berezia gauzatuko du ikasleen trebetasun sozial eta pertsonalak indartzeko, lanean eraginkortasun handiagoa lortze aldera. Trebakuntza espezifikoaren eta norbanako edo taldeko jarraipen zorrotzaz, aurreko taldeetako ikasleen lan-munduratze tasa oso altua lortu izan da. Hori horrela, lana lortu duten %80tik, % 91,6 laguntza behar duten pertsonak asistitzen eta zaintzen dihardutelarik. Espezialitate honen azken helburua lan merkatuan gero eta gehiago eskatzen profilari erantzuteko langile trebatuak prestatzea da.

Egitura luminikoak muntatzeko eta Obra Publikoko Makineriako taldeei agur

Ekitaldi berean, Egitura luminikoak muntatzeko Lanbide Etxean eta Obra Publikoko Makineriako langileak prestatzeko Enplegu tailerrean ibili direnei agur esan zaie, urtea eta trebakuntza bukatu dutelako. Ikasle-langileek ikasi eta egindako lanaren ziurtagiria jaso dituzte Bizkaian EESP-INEMek duen lurralde zuzendariaren Pedro Luis Rioren eta Alorreko zinegotzi José Luis Araujoren eskutik. Durangoko bulegoaren arduradun Armando Reyes ere bertan izan da. Agintariek beren hitzaldietan heziketa eta lan-praktikak uztartzearen garrantzia eta eraginkortasuna azpimarratu dute, osagai horiek biek ematen baitituzte lana izateko aukera handienak.

Bi ekimenetan ibili diren 30 pertsonek beren aztarna utzi dutela eta profesionaltasunez lanean aritu direla azpimarratu da. Egitura luminikoen taldeak ibilitakoek, esaterako, Gabonetan hiriguneko gure kaleetan izango ditugun apaingarriak prestatu baitituzte.

Lotutako albisteak

Imagen
13.06.24
Azken txanpa Ermua TalenTIC 2024ko jardunaldientzat

Eguneko ardatz dira lurraldeari talentua erakartzeko politikak edo etorkizuna administrazioan
Imagen
12.06.24
Talentua garatu eta zaindu beharreko potentziala da

Gure DNAn modu naturalean izan dezakegu, edo lanarekin, iraunkortasunarekin eta hazteko interesarekin eskura dezakegu
Imagen
10.06.24
Ermua TalecTIC jardunaldien III. edizioa hastear

Aste honetako asteazken eta ostegunean gauzatuko dira Izarra Centren