Liburutegiak parte hartuko Herri Liburutegien V. Biltzar Nazionalean
Ermuko udal liburutegiak parte hartuko du Herri Liburutegien V. Biltzar Nazionalean. Biltzarraren titulua ondokoa da: Herri Liburutegia eta eduki digitalak: erronkak eta aukerak. Biltzarra Gijonen gauzatuko da bihartik ostiralera bitartean. Ermutik joandako lankideek Toki Bildumari buruz prestatutako bideoa aurkeztuko dute.
Biltzarra 2002az geroztik bi urterik behin egiten da, herri liburutegiek estatuan duten egoera aztertu eta ezagutzeko. Biltzarrera biltzen dira Autonomia Erkidego ezberdinetatik joandako profesional asko, horiek liburutegien erradiografia egitea ahalbidetzen duelarik, etorkizunerako lan-ildoak ezartze aldera.
Biltzarra gaiaren arabera hiru zatitan egituratuta dago, bat eguneko. Azken egunean, produktu digitalekiko herri liburutegiaren balioaren inguruko hausnarketa egingo dute parte hartzaileek.
Aurtengoan eta estreinakoz, V. Biltzar honetan ohiko hitzaldiez gain, liburutegietako proiektu edo zerbitzuen inguruan bideoak aurkezteko aukera dago. Bideook biltzarreko hiru egunetan zehar proiektatu eta erakutsiko dira, ondoren Kultura Ministerioaren webgunean geratuko direlarik. Gure udal liburutegiak aurten aurkeztu duen Bertako Bildumaren inguruko bideoa prestatu du, non erabiltzaileen esku jatorri eta garai oso anitza duen herriko informazioa eskaintzen duen, euskarri anitzetan baita ere.
Biltzarrak Asturiaseko Printzerriaren, Autonomia Erkidegoen, FEMP erakundearen, Fundazioen, eta liburutegietako elkarte profesionalen laguntza jaso du.
Argibide gehiagorako, ikus biltzarreko webgune ofiziala.
Lotutako albisteak

Asteazkenean, hilaren 21ean, 19:00etan, izango da Lobiano Kulturgunean

Datorren larunbatean, 18:00etan, Martxoak 8 plazan. Euria eginez gero, elizako arkupeetan.

Larunbat honetan izango da, 17:30etik aurrera, Lobiano Kultur Gunean