Liburutegiak bideoa aurkeztuko du alorreko V. Biltzar Nazionalean

04.11.10
Udal Liburutegia

Herri Liburutegiek bere V. Biltzar Nagusia gauzatzen ari dira egunotan Gijon hirian. Biltzarrak alorreko bostehun profesional bildu ditu, horien artean gure lankideak daudelarik. Aurtengo biltzarreko gai nagusi eta ardatza ondorengoa da: liburutegien jokabidea eduki digitalekiko. Udal liburutegiko langileek aurtengoan gauzatuko duten trebakuntza egitasmoaren barne dago biltzarrera joan izana. Taldeak biltzarrean jorratu eta aurkeztuko diren esperientzietatik edan eta ikasteaz gain, biltzarrean parte ere hartuko dute azken boladan buru-belarri garatzen diharduen Bertako Bilduma proiektua eta zerbitzua aurkezteko xedez bideo bat prestatu baitute.

Biltzarreko lehen egunean hainbat gauza ikusi eta entzun dituzte, besteak beste, Andaluziako liburuzainak trebetasun digitaletan trebatzeko ALBA plana; ohiko liburutegiak nahiz eta digitalak kudeatzerakoan dauden berdintasunak, eduki digitalak katalogatzeko edo horien kudeaketa bermatu eta argitaratzeko legediaren aspektuak eta araudia, esterako. Dena den, gauzarik interesgarrientzat, Holandako United Promotion for Bookseko Zuzendari Exekutiboak -Eppo van Nispenek- aurkeztutakoa jo dute. Honek bere herrian dabiltzan DOK kontzeptua aurkeztu du, zeina liburutegietako erabiltzaileek egiten dituzten eskeri eta erabilerak jasotzen dituen laborategia da. Horren bidez irakurketaren arau berriak, liburutegia erabiltzeko kontzeptua aldatzen duten zerbitzu berritzaileak, liburutegiaren esparruan ezagutza sortu eta dibertsioa sortzeko balio dielarik.

Arratsaldean, mahai-inguruekin aldi berean, biltzarrean aurkeztu diren bideoak ikusi ahal izan dira. Arratsaldeko sei eta erdietatik zazpietara bitartean gure lankideek Ermuko bideoaz interesatu diren guztiei erantzun diete. Jendearen harrera oso ona izan da. Iruzkin positiboak jaso dituztelarik gure zerbitzua ezaguna baita profesionalen artean, mikrosite propio anitza, aberatsa eta oso eguneratua izan eta egiten duen lanagatik. Oraintsu gauzatu dituzten jardunaldiengatik ere zorionak jaso dutelarik.

Bihar, goizeko 9etatik arratsaldeko 7etara bitartean, herri liburutegiek eduki digitalen hornitzaile atalaren inguruko hamazazpi esperientzia aurkeztuko dira.

  • Argazki honetan Gijon hirira Biltzarrera joan diren udal liburutegiko lankide taldea
  • Argazki honetan udal liburutegiko arduradun Sara Gago, Bertako Bildumari buruz prestatu duten bideoan

Udal liburutegiaren bideoa

Lotutako albisteak

Imagen
16.05.25
Ivan Repila idazleak amaiera emango dio irakurketa klubari, saio irekian

Asteazkenean, hilaren 21ean, 19:00etan, izango da Lobiano Kulturgunean
Imagen
14.05.25
'Las maravillosas olvidas' tituluko poesia erretaldia

Datorren larunbatean, 18:00etan, Martxoak 8 plazan. Euria eginez gero, elizako arkupeetan.
Imagen
Ipuin kontaketa saioa antolatu du Liburutegiak
06.05.25
Denboraldiko azken "Arratsaldean Kontu Kontari" ipuin saioa

Larunbat honetan izango da, 17:30etik aurrera, Lobiano Kultur Gunean