Goizean xakea eta, arratsaldean, ipuin kontalaria

05.11.10
Udal Liburutegia

Hileko lehen larunbata guztietan egin legez, udal liburutegiak jarduera bikoitza izango du bihar. Goizekoan, xake zaleek bertan bildu eta jokoaren inguruko arauak, hasiera moduak, zalantzak, estrategiak eta mahai-joko honen inguruko askoz gauza gehiago argitu eta landu ahal izango dute. Guzti horretan laguntzeko eta aholkatzeko Ermuarrak Xake Taldeko kideak izango dira.

Xake jarduera 12:30etatik ordu 2etara bitartean egingo haurrentzako aretoan

Xake zaleei edo ikasi nahi dutenei horretan jarduteko espazio berria eskaini nahi zaie. Proposamen irekia da adin guztietakoentzat, haur, gazte nahiz helduek parte hartu dezaketelarik. Batzuk jokoan aritzearekin nahiko izango dute eta beste hainbatek begiraleen aholkuak nahiago izango dituzte.

Alaitz Muro ipuin kontalariaren emanaldia 17:30etan izango, haurrentzako aretoan baita

Arratsaldean, bost eta erdietatik aurrera, hileko lehen asteburu honetan ‘Kontu kontari’ izeko ekimena egingo du. Murok bere ipuin eta istorioak ekarriko dizkie 3 urtetik 6ra bitarteko umetxoei. Saioa euskaraz egingo da. Iraupena ordu bete ingurukoa izango dela aurreikusi da. Antolatzaileek parte hartzaileei puntualtasuna eta isiltasuna eskatzen diete, etenik ez sortzeko.

Hemendik aurrera hileko lehen larunbata guztietan jarduera bikoitza egingo da udal liburutegian. Hurrengo hitzordua, abenduaren 4an izango da.

Lotutako albisteak

Imagen
04.02.26
‘Nire liburutegia, zure liburutegia' senidetze-proiektura batuko udal Liburutegia

Bihar 18:00etan Burjassot-eko (Valentzia) Liburutegiarekin konexioa egingo da
Imagen
26.01.26
Datorren larunbatean, aurtengo lehen ‘Story time’ saioa egingo da

Ingelesezko ipuin kontaketa arratseko 5 eta erdietan hasiko da, Hannah Berry kontalariarekin
Imagen
19.01.26
Negu eta udaberrirako Ipuin Kontaketa programa haurrentzat

Sei saio egingo dira; 3 ingelesez eta 3 euskaraz