Ziklo-kroseko proba Betiondon, Jose Agustin Fuentes memoriala

05.11.10
Kirolak

Ermuko Udalaren Ziklo-kroseko Sari Nagusia, Jose Agustin Fuentesen memoriala, korrituko da igandean gure herrian. Proba Ermuko Txirrindulari Taldeak antolatu du eta Beti Ondoko zirkuituan jokatuko da. Lasterketa hau antolatzeko udal kirol zinegotzigoak diruz lagundu du. Lasterketako ibilbideak ia 2.4oo metroko luzera izango du. Zirkuitua mistoa da, barne asfaltoa, bidea, belartza eta oinez ibiltzeko guneak nahasten baititu. Saioari hasiera emango zaio goizeko hamarretan. Ordu horretan 30, 40 eta 50 urtetik beherako txirrindulari maisuek –gizon nahiz emakumezkoek- korrituko dute.

Kadeteak ordu bete beranduago ekingo diote lanari eta juniorrak eguerdian. Karrerarik garrantzitsuena, 23 urtetik beherakoentzat eta elitekoentzat arratsaldeko ordu 1ean aterako da. Kategoria honetan estatuko korridore espezialista onenen parte hartzea espero da. Euskaltel ekipo profesionalean ditugun ermuarrak, Aitor Hernándezen eta Aitor Galdósen parte artesa espero da. Eta baita Peio Goikoetxea eta Roberto Tesouro ermuarrak ere bai. Horiez gain, beste kategorietan ere izango dira ermuarrak, esaterako, Xabier Goikoetxea juniorra eta Victor Cordón kadetea. Lasterketa UCI delakoaren Txirrindularitza araudiarekin, Espainiako txirrindularitza Federazioko araudi teknikoarekin, eta aplikagarri zaizkion gainerako guztiekin bat korrituko da. Izen-emateak proba bakoitzari hasiera eman aurretik egin ahal izango dira, Beti Ondon bertan.

Lotutako albisteak

Imagen
Espacio termolúdico y de spa en la piscina del polideportivo de Ermua
10.02.26
Mantentze lanak egingo igerileku txikian, span, lurrun-bainuan eta saunan

Igande arratsetik asteazkenera bitartean zerbitzuz kanpo egongo eta ezin izango dira erabili
Imagen
03.02.26
‘Minbiziaren Kontrako Mundu Egunean' arreta gizatiarragoa eta integralagoa aldarrikatuko

Herriko bolondresak informazio mahaia, Ermua KEko taldeetan besokoa eta argiztapen berde berezia Antzokian eta udaletxean
Imagen
05.12.25
Aurten sarituak izango diren kirolari eta kluben zerrenda ezagutu nahi?

Herriko elkarteen artean bozketa bidez hautatutakoak Kirolaren I. Galan omenduak izango dira