Haurrek Gabonetan Aisialdiko Ekintzak egiteko izen-ematea astelehenean zabalduko da

05.11.10
Euskara

2010eko Gabonetako Aisialdiko Ekintzetan izena emateko epea astelehenean ireki eta bi astez -azaroaren 19ra arte- zabalik egongo da. Izen-ematea LHko 1. mailatik DBHko 2. mailara arteko ume eta gazteei zuzentzen zaie. Urtero legez Euskara Sailak, Antxintxiketan begirale taldearekin elkarlanean, Gabonetako egunak Ermuko umeek ondo pasa ditzaten egitarau erakargarria osatu du, honen bitartez, umeek ohiko diren eskulanak eta jolasak egiteaz gain, hainbat irteera izango dute, gure inguruak hobeto ezagutzeko eta Gabon egun hauek ondo disfrutatzeko.

Matrikulazio guztiak Euskara Sailaren bitartez bideratuko dira, gurasoek, bertara joan, dagokion izena emateko fitxa bete, Osakidetzako txartela erantsi eta matrikula tasak ordaindu besterik ez dute egin behar. Matrikulazioaren prezioa umeko 50€ da eta familia bereko bi anaia-arreba apuntatuz gero bakoitzeko 40€.

Egitarauari dagokionez, hurrengo astan, behin-behineko egitaraua ikastetxeen bitartez ume guztien artean banatu izan da. Zerrendak itxi ondoren, behin betiko egitaraua osatuko da eta berori zuzenean umeei etxera bidaliko zaie. Bestalde, aurten inoiz baino egun gehiagotan izango dira ekintzak, zazpi egunetan haiz zuen, abenduaren azken aste osoa, 27tik 31ra eta urtarrilaren 3 eta 4an.

Argibide gehiagorako, jo azpiko lasterbidera.

Lotutako albisteak

Imagen
13.05.25
‘Euskaraldia’ hastear, ostegunetik hasita hamar egunez

Maiatzaren 15etik 25era egingo da euskararen erabilera aktibatzeko gizarte mugimendua
Imagen
09.05.25
Debre Berhan herri Etiopiarreko ordezkariak Ermuan ditugu

Bi egunez bisitan etorri dira herria berroneratzeko eta hazkunde demografikoari buruzko esperientzia ezagutzera
Imagen
05.05.25
‘Oporretan Jolas’ ekintzetan izen ematea zabaltzear

Udalekuak ekainaren 23tik uztailaren 18ra bitarteko laur asteetan gauzatuko dira. Izen emateak zabalik maiatzaren 7tik