J. Ruiz de Larrinaga se lleva el ciclo-cross de Ermua al sprint

08.11.10
Kirolak

Javier Ruiz Larrinaga txirrindulariak irabazi zuen atzo Ermua Udalaren XXII. Ziklokros saria. Arabatarrak Hirumet taldeko Egoitz Murgoitio bizkaitarra gainditu zuen helmugatik oso hurbil, biek korritu zuten sprint interegarrian . Murgoitiok azken hiru probetan lehena izan da eta atzokoan ere lehen postuan mantendu izan zen denbora luzean. Lasterbeta buruan egon zen azken itzulira bitartean, Larrinaga errekuperatu eta azken unean gailendu zitzaionera bitartean. Epaimahaiak biei denbora berdina eman zien, bata bestearen gain gainean helmugaratu eta gero.

Lasterketa gogorra izan zen korrikalarientzat, abiatu eta segituan euria botatzen hasi zuelako. Euri jasa bortitzak eta haizeak ere astindu zien, korritzeko baldintzak ugari gogortuz. Hezetasunak, urak eta lokatzak zeresan handia izan zuten. Eguraldiak ez zuen lagundu, batez ere azken proba nagusiari. Nolahai ere, zaletuek ez ziren etxean geratu eta ugari izan ziren Betiondoko zirkuituaren inguruan. Euskaltel taldeko Aitor Hernandez (5.) eta Aitor Galdos ermuarrek oparia jaso zuten Alberto Lasuenenen eskutik.

  • Goi maila eta 23 urte baino gazteagoen sailkapena
    • 1. Javier Ruiz de Larrínaga (MMR Lizarte)Denbora: 57:18
    • 2. Egoitz Murgoitio (Grupo Hirumet Taldea). Denbora berdinaz
    • 3. Xabier García (Grupo Hirumet Taldea)
    • 4. Unai Yus (Ciclos Maestre)
    • 5. Aitor Hernández (Euskaltel Euskadi)
    • 6. Daniel Ruiz (Grupo Hirumet Taldea)
  • 23 urte baino gazteagoen sailkapena
    • 1. Daniel Ruiz (Grupo Hirumet Taldea)
    • 2. David Hidalgo (Aiala)
    • 3. Iñigo Gómez (Caravanas Erandio)

Lotutako albisteak

Imagen
02.12.25
Kirola beti; baita Gabonetan ere

Bazkideentzako jarduera bereziak eta doakoak kiroldegian
Imagen
Personas usuarias en la instalación
31.10.25
Kiroldegiak neguko ordutegia izango du asteburu honetatik Aurrera

Zabalik egongo da 9:00etatik 13:30era eta 16:00etatik 20:00etara, larunbat eta igandeak barne
Imagen
14.10.25
Ermua: pertsona aktiboak, hiri osasuntsua

Ermuak abenduaren 10ean lehen Kirol Gala egingo du eta leloa goiburukoa izango da