Santiago Fuertes ermuarrak Gaztela-Mantxako XVI. Herri Maratoia irabazi du

08.11.10
Kirolak

Santiago Fuertes kirolariak irabazi dituen kirol-proben zerrenda handitu egin du. Goi-mailako kirolarien taldean leku eta tarte egin du. Eta ez nolanahi egin ere. Ermuarrak Gaztela-Mantxako XVI. Herri Maratoia irabazi du. Ferreras txapeldun suertatu da bere kategorian -55 urtetik 60ra bitarteko adina duten korrikalarietan- 42 kilometroko luzerako maratoian. Helmugatik pasa da korrikan gelditu gabe bi ordu berrogeita hamar minutu eta hogeita hamazazpi segundo eman ondoren. Erregistroa ez da makala, ez horixe. Gaztela-Mantxako XVI. Herri Maratoia, Ciudad Errealen urriko azken asteburuan korritu da. Santiagok karreran 423. zenbakia eraman zuen, federazioaren BI-6015 lizentziarekin eta Ermuko Gaztela-Leoneko klubarekin inskribatu zelarik. Dakigunez, Santiago gizon umila edo diskretua denez gero, ez dio garrantzia gehiagorik eman nahi garaipenari. Baina gehienok jakin badakigu, hori lortzeko gauza ez garela gutariko askok.

42 kilometroko maratoia korritu, 2 ordu 50 minutu eta 37 segundotan

Esan bezala, Santiagoren garaipenetara ia ohituta gaudela esan dezakegu, karrera asko irabazi baititu. Hori horrela, normaltzat jotzen du, izan ez arren. Dena den, gauza bat da 1o kilometrik 15era bitarteko herri lasterketak korritu eta irabaztea eta, oso ezberdin bat, maratoia irabaztea, ia hiru orduz korritzen egon behar delako etengabe. Merino Memorialaren azken edizioan ere, Santiago Fuertes Ferrera beteranoak betiko legez, lasterketa ona egin zuen. Sailkapen orokorreko hamaikagarren lekuan amaitu zuen, hamar mila metro korrika eginez 36 minutu eta 32 segundotan. Herriko korrikalari guztien artean hirugarren izanik. Ohikoa dugu baita, gure herriko kaleetan korrika bere kaxa entrenatzen ikustea. Ia egunero entrenatzen da hobetzeko eta bere buruari nahiz duen adinari partida irabazten saiatzeko. Hala segi eta aurrera Santiago! Zorionak!

  • Argazki honetan Santiago Fuertes ikusten dugu helmugako marra gainditu aurreko segundo bat lehenago
  • Aurelio Gómezen argazki honetan Santiago podiumean saria jaso eta gero

Lotutako albisteak

Imagen
Espacio termolúdico y de spa en la piscina del polideportivo de Ermua
10.02.26
Mantentze lanak egingo igerileku txikian, span, lurrun-bainuan eta saunan

Igande arratsetik asteazkenera bitartean zerbitzuz kanpo egongo eta ezin izango dira erabili
Imagen
03.02.26
‘Minbiziaren Kontrako Mundu Egunean' arreta gizatiarragoa eta integralagoa aldarrikatuko

Herriko bolondresak informazio mahaia, Ermua KEko taldeetan besokoa eta argiztapen berde berezia Antzokian eta udaletxean
Imagen
05.12.25
Aurten sarituak izango diren kirolari eta kluben zerrenda ezagutu nahi?

Herriko elkarteen artean bozketa bidez hautatutakoak Kirolaren I. Galan omenduak izango dira