Topaguneak Ermuan eginiko VI. Kameratoiko sariak banatu ditu

08.11.10
Euskara

Seigarren edizioko Kameratoiak, Euskal Herriko Ikus-entzunezkoen Rallyak badu irabazleen zerrenda. Lobiano Kultur Gunean gauzatu zen itxiera eta sariak banatzeko ekitaldia larunbat arratsaldean. Lehen saria ‘Epaltzaren alargunak’ izeneko taldeak eskuratu du, CC-BY-SA lanarekin. Taldekideak Andrea Galbete, Garazi Abrisketa, Maddi Barber, Julen Ardanaz dira eta 1.500 euroko txekea jaso zuten. Bigarrena Zapatillas Film taldeari eman zitzaion, “Biak bat” tituluko lanagatik. Taldekideak dira Ioritz Apaolaza, Naiara Arnedo, Puri Urretabizkaia, Eriz Alberdi, Asier Okariz eta Andoni Mendizabal dira eta 1.200 euroko taloia eskuratu zuten. Hirugarren tokia ‘PuntutAparte’ taldearentzat izan zen, ‘Ermugarra’ tituluko muntaiarekin. Taldekideak dora Yera Sánchez, Juanmari Agirreurreta, Iñaki Zapirain, Garazi Urdanpilleta eta Xabier Zapirain. Sailkapeneko hirugarrenak 900 euro jaso zuten.

Kameratoia Topagunea Euskara Elkarteen Federazioak antolatzen du. Aurtengo edizioan gure Udalarekin batera egin du, Euskal Birusa Euskara Elkartearen eta EiTBren laguntzaz. Antolatzaileek Eusko Jaurlaritzaren zein Bizkaiko Foru Aldundiaren Gazteria Zuzendaritzen babesa dute.

Saritutako bideoak eta sari banaketako argazkiak ikusteko jo lehiaketako webgune ofizialera: www.kameratoia.com.

  • Argazki honetan 2010eko edizioan saritutako hiru taldeetako kideak ditugu, sariak jaso ondoren
  • Argazki honetan eta ezkerretik hasita Leire Zapiko Gazteria zinegotzia ''PuntutAparte'' taldari saria banatu eta gero

Lotutako albisteak

Imagen
11.12.25
Olentzero, gure eskutitzen zain

Edozein herritarrek har dezake parte eta opariak zozketaz erabakiko dira
Imagen
04.12.25
J. Ibaibarriaga XXXII. Literatur Lehiaketako sariak banatzeko ekitaldia

Euskararen Egunean, egindako jaialdian Ermua Antzokian
Imagen
12.11.25
Olaia Inziartek bere bigarren diskoa aurkeztuko du Ermua Antzokian

‘Zerrautsa' emozioen kantua da, partekatzeko diren letra eta musikarekin