Udalbatzarrak gogoan izan ditu gaur biktimak, Memoriaren Egunean

10.11.10
Erakundea

Udalbatzarrak terrorismoaren biktimak gogoan izan ditu gaur eguerdian, Memoriaren Egunean. Udalbatza-kideek erakunde ekitaldia egin dute terrorismoaren biktimen oroimen eta ohorez San Pelaion, biktimei dedikaturiko monumentuan. Alkateak Osokoaren Bilkuran aho batez onartu zuten Memoriaren Eguneko Erakunde Adierazpena irakurri du. Ekitaldia euripean egin da eta bertara hirurogei edo hirurogeita hamar bat pertsona bildu dira. Testua irakurri ondoren, lore-eskaintza egin da. Bertaratutakoek krabelin zuri eta gorriak utzi dituzte monumentuaren oinean.

Segidan, erakunde adierazpena eskaintzen dugu osorik eta hitzez hitz, pdf formatuko artxibo batean.

Lotutako albisteak

Imagen
04.12.25
2026rako aurrekontuaren zirriborroak 27,1 milioi euro aurreikusten ditu

Gobernu taldeak proposamena gaur aurkeztu du, iazkoa baino %5,11 handiagoa
Imagen
03.12.25
Langabeentzako lan-orientazioko programa abian da

Lau hilabete iraungo du, martxora arte, eta inskripzioak zabalik daude
Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu