66 lagunek Berbalagun ekimenan parte hartuko dute

11.11.10
Euskara

66 lagunek parte hartuko dute azaro hilabetean hasten den Berbalagun ekimenan. Pertsona hauek egitasmoko aurtengo 9 taldeak osatuko dituzte . Berbalagun izeneko ekimenean euskal hiztunak, euskaldun zahar eta berriak elkarrekin erlazionatzen dira; bigarren horiek euskaraz mintzatzeko eta praktikatzeko aukera izan dezaten, kideen arteko harreman sarea sendotuz.

Berbalagun ekimenak maila desberdineko euskaldunak harremanetan jartzen ditu, astean ordubetez eta herriko hainbat lekutan, euskaraz berba egiteko.

Kontuan hartu behar da Euskara ikasleentzat aukera ederra dela euskaraz mintzatzeko eta, aldi berean, baita Ermuko edozein euskaldunentzat ere, herrikide euskaldunak ezagutzeko eta harremanak euskaraz izateko. Izen ematea posible da oraindik lau ezberdin bidez: udal Euskara Saila, udal euskaltegia, kaltxango AEK euskaltegia eta Euskal Birusa elkartearen bidez.

Jarraian, orain arte osatu diren taldeak adierazten dira:

Berbalagun ekimenan parte hartu duten taldeen elkartzeko egutegia
Taldeak Lekua Eguna Ordua
1. taldea Moloko taberna Astelehenak 10:00etan
2. taldea Hanningans Astearteak 17:00etan
3. taldea Jai taberna Astearteak 18:00etan
4. taldea Erretena elkartea Astearteak 19:00etan
5. taldea Ilun taberna Astearteak 19:00etan
6. taldea Hannigans Asteazkenak 20:30ean
7. taldea Jai taberna Ostegunak 18:00etan
8. taldea Beer-Station Ostiralak 10:00etan
9. taldea Txantxiku Ostiralak 19:30ean


Lotutako albisteak

Imagen
11.12.25
Olentzero, gure eskutitzen zain

Edozein herritarrek har dezake parte eta opariak zozketaz erabakiko dira
Imagen
04.12.25
J. Ibaibarriaga XXXII. Literatur Lehiaketako sariak banatzeko ekitaldia

Euskararen Egunean, egindako jaialdian Ermua Antzokian
Imagen
12.11.25
Olaia Inziartek bere bigarren diskoa aurkeztuko du Ermua Antzokian

‘Zerrautsa' emozioen kantua da, partekatzeko diren letra eta musikarekin