Berrogei bat ekoizle bilduko ditu aurtengo San Martin azokak

11.11.10
Euskara

Dagoeneko San Martin Azoka XXI. edizioan parte hartzaileen zerrenda zehazturik dago. Aurten jende ugarik deitu izan du parte hartzeko, baina, azokak duen postu kopuru mugatua dela eta 37 postu besterik ezin izan dira onartu. 14 ekoizle arituko dira fruta eta ortuarien atalean, lauk gazta ekarriko dute, ogia ekartzen dutenak lau postu dira eta eztia beste lau. Txakolin eta sagardo atalean, berriz, postu bakarra izango da eta txerrikiak banatzeko beste batek lortu du baimena. Horretaz gain, 6 izango dira artisau postuetan arituko direnak eta herriko lau ikastetxek (Eskolabarri, Anaitasuna Ikastola, Ongarai eta Sallabente) ere euren postua jarriko dute.

Postuak iazko edizioetan bezala Orbe kardinalaren plazan jartzeaz gain, Probaleku kalean ere jartzeko asmoa dago. Artisauak, ostera, euren produktuak erakutsi ahal izango dituzte San Martin plazan. Beraz, holako datuekin azoka, aurreko edizioetan bezain arrakastatsua izatea espero dute antolatzaileek.

Parte hartzaileak ez-ezik, eguneko egitaraua ere prest dago

Loturaren bidez azaroaren 13 egongo den programazioa ikus daiteke. Aldi berean, kartela PDF formatuan prest dago.

Lotutako albisteak

Imagen
12.11.25
Olaia Inziartek bere bigarren diskoa aurkeztuko du Ermua Antzokian

‘Zerrautsa' emozioen kantua da, partekatzeko diren letra eta musikarekin
Imagen
05.11.25
Dena prest XXXV. San Martin azokarako

Aurtengoa animaliarik gabeko edizioa izango da
Imagen
03.11.25
Gabon Negulekuetarako izen-emateak asteazkenean zabalduko dira

Familiek azaroaren 5etik 13ra arte aukera izango dute seme-alabak inskribatzeko