Miguel Hernandezen liburu eta poesiak
Udal liburutegiak parte hartu du Miguel Hernandez poeta orain ehun jaio izanaren ospakizun eta ekitaldietan. Zerbitzuak kartelak prestatu ditu haren poema edo olerkiekin, eta erakusketa antolatu bere liburuekin. Horrez gain, Sutegi Antzerki taldearekin elkarlanean jardun izan du bere figura lantzeko eta gaur gauen aurkeztuko duten muntaia prestatzeko oinarri hartu dituzten agiriak bilatzen eta lagatzen.
Miguel Hernandez poeta sakon eta egiazaletzat hartu izan da Espainiako literaturan. Jatorri eta familia xumekoa zen, bere kasa idazten ikasi zuena. Poesiagintzara buru-belarri dedikatu aurretik eta guda zibilaren aurretik ahuntzaina izan zen. Bera oso harro zegoen horretan eta horretara bueltatuko zela esaten zuen behin eta berriz. Izan ere, ahuntzaintzan jardun izanagatik ¡ bere testuek izaera oso landatarra dute.
Erakusketako karteletan beren beregi aukeratu diren hamahiru poema ikusi eta irakurri ahal izango dira. Kartelak Kultur Oroimenen Estatuko Elkarteak (SECC), Kultura Ministerioak eta German Sanchez Ruiperez Fundazioak utzitakoak izan dira. Gaurko antzerkia ikustera doazenak ikusi ahal izango dituztenak. Horrez gain berak sortutako materialak ere bertan izango dira eta bere ehungarren jaioteguna dela-eta prestatu izan den orri markatzailea ere.
Lotutako albisteak
Otsailetik apirilera komiki eta nobela grafikoak sustatuko dira irakurketa material gisa
'Liburuak familian' eta 'Liburuez gozatu' euskarazko haur eta familientzako irakurketa-klubak otsailetik apirilera gauzatuko dira
Bihar 18:00etan Burjassot-eko (Valentzia) Liburutegiarekin konexioa egingo da