Sutegi Antzerkia taldearen muntaia,’Miguel Hernández: poesía para la libertad’

12.11.10
Kultura eta Gazteria

Sutegi Antzerki taldeak, Ermuko Antzerki Tailerrak, Alikanteko Miguel Hernández Gilabert poetaren obran oinarritutako muntaia aurkeztuko du gaur Lobiano Kultur Gunean. Lanari jarri zaion titulua ’Miguel Hernández: poesía para la libertad’ da. Muntai honekin Miguel Hernández zenari omenaldia egin nahi zaio, aurten betetzen baita bere jaiotegunaren ehun urteak. Taldeak aditzera eman duenez “omenaldi xumea egin nahi dio, idazle bezala Hernandezen eragin eta handitasuna gogorarazteaz gain, gizaki bezala izan zuena ahaztu gabe, mundu hobea lortzearen aldeko lan nekaezinean aritu baitzen. Helburu honekin Sutegi Antzerki taldeak eta udal liburutegiak hainbat artista ermuarren laguntza jaso dute. Hori horrela, horien guztien lan borobila ikusi ahali zango dugu gaur, parte hartuko dute, esaterako, Pedro Maeso gitarran, Manu Riaño kantuan, Txanprax perkusioan, Lidia Pousa dantzan, Curro Bermejo gitarra flamenkoan, Miren Sáenz eta Pispilu abesbatza kantuan. Obra et ataldearen zuzendaria Juan Carlos Colina da.

Sutegi Antzerkiak bi saio egingo dituzte, lehena arratsaldeko zazpi eta erdietan eta bigarrena gaueko hamarrak eta laurdenetan. Esan bezala Lobiano Kultur gunean. Sarrerak 5€ balio du.

Lotutako albisteak

Imagen
04.02.26
‘Puño Dragón' taldearen rock garratz eta ausarta Ermua Antzokian

Asturiarrek ostiralean joko dute, 20:30ean, ‘Juegos violentos' biraren baitan, bigarren diskoa aurkezteko
Imagen
03.02.26
Asteburuan ‘Rental family 'eta‘ Hamnet' filmak proiektatuko ditu Antzokiak

‘Nouvelle Vague' eta ‘Los guardianes del diente mágico' osatzen dute zine proposamena
Imagen
30.01.26
Inauteriko programa prest, festa noiz iritsiko zain!

Ermua Inauteriak otsailaren 12tik 17ra bitartean ospatuko dira