San Martin borobila: jendetsu, eguzkitsu, zaporetsu, girotsu = arrakastatsu

15.11.10
Gizartea

San Martin 2010 borobila izan da. Topikoa dela iruditu arren, ez da horrela. Urterik urte, gero eta hobeto. Jendetza izugarria bildu zen Ermuan. Inoiz baino gehiago. Edizioaren balorazioa ere, borobila, urteko zifran jasotakoaren parekoa: 10ekoa. Jende asko bildu arren, guztian primeran atera zer. Euskal Birusa elkarte antolatzaileak bete betean asmatu du aurtengoaren ere, formatuarekin eta, baita ere, jaiaren espazioak banatzeko irizpidearekin. Aurten, Komentukoa kalea barneratuz jai gunea bezala. Hori guztia gutxi balitz, eguraldia ere ezin hobea tokatu zitzaigun: ateri eta epel azaroan izan arren.

Egitarauan jasotako jarduerak ere primeran. Jendetza eta giroa demasekoak izan ziren egun osoan zehar, martxari eutsiz goizetik hasi eta gauera bitartean. Jendeak ez zuen eguna amaitzeri nahi ez eta erretiratzerik nahi. Sagardo eta txakolin litro asko edan ziren; baita ere erretako saihets pintxo eta talo mordoa jan ere. Txikuri eta txosnek ezin hobeto bete zuten beren zeregina. Bazter guztietan izan zen giro alaia.

Artisauen produktuak primeran kokatuta izan ziren Santiago plazatxoan, eroso ikusi eta erosteko moduan. Edizioko gauzarik erakargarrienetakoa, artaldearen jaitsiera eta igoeraren nobedadea eta Baldespina parkera bildutako etxeko abereen erakusketa izan ziren, ume gazte nahi pertsona helduen gozamenerako. San Martineko plazan, gazteen giroa izan zen nagusi, ‘Kulki’ taldearen jolasekin eta herriko ikastetxetako salmenta postuekin. Komentukua kalea ere bete egin zen herri kiroleko erakustaldia ikusi eta jarraitzeko.

Plaza eta Probalekuko postuetan gure baserrietako produkturik onenak ikusi eta erosteko aukera izan genuen. Barazki eta ortuariak, denboraldiko frutak (sagarrak, mizpirak, urrak edo intxaurrak). Eta perretxikoak baita, esnegorriak eta idi-mihiak, esaterako. Barraskiloak. Eta horrez gain, ogi, gozo, ezti, sagardo eta txakolina, besteak beste. Aritzmendi pilotalekua ia bete egin zen antolatutako jaialdia ikusteko. Luhartzen erromeriak eta larraindantzak ere, jende kopuru handia erakarri zuen plazara.

Bi hitzetan esanda, Ermuak egun berezietako giro aparta bizi izan zuen. Urterik urte, gero eta gehiago baitira egun horretan familia edo lagunekin hitzordua gordetzen dugun ermuarrok, elkartu eta kalean bizitzeko. Asko izan ginen kale egiterik nahi izan ez genuenak. Datorren urtean gehiago. Jada, gutxiago falta zaigu errepikatu edo hobetzeko.

Lotutako albisteak

Imagen
23.05.25
Lobianoko Erabilera erregelamenduari buruzko kontsulta publikoa zabalik da

Herritarrok ekarpenak egin ahal izango ditugu datorren ekainaren 10era arte
Imagen
23.05.25
Udako igeriketako ikastaro trinkoak haurrentzat

Ermua Kirolakek uztailerako ikastaroak antolatu ditu, modu dibertigarrian igerian ikasteko
Imagen
22.05.25
Zailtasun dituztenen etxebizitzak birgaitu edo egokitzeko eta etxeko ekipamendua erosteko laguntzak hasita

Baliabide ekonomiko nahikorik ez duten pertsonentzat, hileko diru-sarreren arabera