Errepide bidezko bidaiarien herriarteko garraio publikoaren aurreproiektuari arrazoibideak aurkeztu dizkio Ermuak

16.11.10
Erakundea

Debabarrena, Urola Erdia eta Urola Kosta eskualdeetako eta Donostiako loturako errepide bidezko bidaiarien herriarteko garraio publiko erregular, iraunkor eta orokorreko emakida administratiboa ezartzeko aurreproiektuari (LUR-M-02 deritzanari) arrazoibideak aurkeztu dizkio Ermuak. Aurreproiektua Gipuzkoako Foru Aldundiaren Mugikortasuneko eta Lurralde Antolaketako departamentuarena da, eta hori jendaurrera jarri berri du. Gure udalak bi eskaera egin ditu: batetik, gauez Ondarroa eta Eibar lortzen dituen lineako autobusa larunbatetan Ermuan ere geratu dadila. Bestetik, Eibartik Ondarroarantz abiatzen den azken autobusak bere irteera hainbat minutu atzeratzeko, El Corte Ingleseko langile eta bezeroek hori hartzerik izan dezaten.

Aurreproiektuak Ermua herriari zerbitzu ematen dioten herriarteko autobus lineak etorkizunean antolatu eta ordenatzeko zehaztasunak jasotzen ditu (errepide bidezko bidaiarien herriarteko garraio publiko erregularra). Zehazkiago Mallabia eta Ondarroa lotzen dituen lineei, Ermuari zerbitzu ematen diotenak Eibarko nahiz Mendaroko ospitalerako konexioekin , hain zuzen ere. Nolanahi ere, Ermua eta Eibarko nahiz Ermua eta Donostiarako zerbitzuetan ez du aldaketarik proposatzen.

Gure udalak agirian egiten diren proposamenak arretaz aztertu ditu. Aurreproiektua jendaurrera jarri eta arrazoibideak aurkezteko aukera dagoenez, horretaz baliatzea erabaki du. Helburu zehatza erabiltzaile eta herritar direnentzako garraio publikoko eskaintzarik onena lortzeko xedez. Helburu orokorra, tokiko eta eskualdeko mugikortasun iraungarria lortzea. Horiek horrela, bi eskera egin ditu:

  • Batetik, larunbat gauetan Ondarroa eta Eibar lortzen dituen lineako autobusa Ermuan ere geratu dadila, Mallabia-Ondarroa lotzen dituen linea horren barne biztanleria bigarren herria izategatik, biztanleriari dagokionez.
  • Bestetik, linea horretan bertan eta Eibartik Ondarroarantz abiatzen den azken autobusak bere irteera hainbat minutu atzeratzeko, El Corte Ingleseko langile eta bezeroek hori hartzerik izan dezaten. Horrela Amañatik 22:20etan edo 22:25etan pasa ordez, bost minutu beranduago egin dezala. Aipatutakoek eskaera hori egin zioten gure udalari eta honek bere egin du, aipatutakoek garraio publikoa erabiltzea errazago izan eta beren lan ordutegien bateragarri egiterik izan dezaten.

Eskariokin ingurumen eta mugikortasun iraungarriaren aldeko aspektuak bultzatu nahi dira. Bi horiek Tokiko Ekintza Planean jasotzen dira, laugarren ildo estrategikoan mugikortasun iraungarriari dagokionean (Tokiko Agenda 21ean). Horretan garraio publikoa indartu eta hobetzeko asmoak jasotzen dira.

Lotutako albisteak

Imagen
19.05.25
2026ko Aurrekontu-partehartzaileen ‘Ermuak Erabakitzen du’ prozesuko bozketa zabalik

Egoitza elektronikoan edo Abiapuntun maiatzaren 30era bozkatu ahal izango dugu bideragarriak diren 31 proposamenen artean gustukoena
Imagen
19.05.25
Gazteria Zerbitzuak 'Uda Gazte Jolasak' proposamena aurkeztu du

Bi aste jardueraz lepo! Izen emateak maiatzaren 21eatik ekainaren 4ra, biak barne
Imagen
16.05.25
Ziurgabetasunak eragiten al dio talentuari? Zenbateraino? Enpresa edo herri-administrazioetan maila berdinean?

Gai horiek jorratuko dira ekainaren 11 eta 12ko Ermua TalenTIC 2025 jardunaldietan, Izarra Centre-n