Maliko dantzen ikastaroa

16.11.10
Udal Liburutegia

Durangaldeko maliarren Elkarteko FASODEN dantza taldeak Ermura datorkigu gaur bere kulturako adierazle bat ezagutzera ematera. Dantza taldeko kideek beren herrialdeko dantzetan murgiltzeko eta horietara hastapena egiteko mugimendu eta erritmoak aurkeztuko dizkigute. Bi saio eginen dituzte, gaur eta bihar arratsaldez, Lobianon 7etatik 8etara bitartean. Tailerra doakoa den arren izaera praktikoa duenez gero, plazak mugatuak dira eta hortaz aldez aurretik izena eman beharko da. Horretarako bi aukera daude, bata liburutegira joatea edo bertako telefonora deitzea, 943179212 zenbakira, edo bere posta elektronikoko helbidera idaztea: biblioteca@udalermua.net..

Jarduera udal liburutegiak antolatu du eta Munduko Paisaiak kanpainaren barne dago.

Lotutako albisteak

Imagen
04.02.26
‘Nire liburutegia, zure liburutegia' senidetze-proiektura batuko udal Liburutegia

Bihar 18:00etan Burjassot-eko (Valentzia) Liburutegiarekin konexioa egingo da
Imagen
26.01.26
Datorren larunbatean, aurtengo lehen ‘Story time’ saioa egingo da

Ingelesezko ipuin kontaketa arratseko 5 eta erdietan hasiko da, Hannah Berry kontalariarekin
Imagen
19.01.26
Negu eta udaberrirako Ipuin Kontaketa programa haurrentzat

Sei saio egingo dira; 3 ingelesez eta 3 euskaraz