Eutsi Gogor! Eskola kirolean euskararen erabilera sustatzeko kanpaina

17.11.10
Euskara

Bizkaiko hainbat kirolari ospetsuk eskola kirolean euskararen erabilera sustatzeko kanpainan parte hartu dute aurtengoan ere. Bigarren kanpainarentzat aukeratu den leloa Eutsi gogor! da. Bigarren urte honetan Matxalen Ziarsolo eskubaloiko jokalari ermuarrak parte du. Ermuarraren irudia Akaba Bera Bera taldeko kide duen Zulai Agirrerekin batera agertzen da Balmasedako zubiaren ondoan.

Ekimen honen helburu nagusia Egitasmo honen helburu nagusia da euskararen erabilera eskolako kirol esparruan sustatzea, beti ere familia-giroa kontuan hartuta. Hala, kanpainaren hartzaile nagusiak eskolan dabiltzan eta kirol-jardueraren batean aritzen diren ume eta gazteak (6-16 urtekoak) dira, baita haien gurasoak ere. Era berean, kirol-azpiegitura publiko nahiz pribatuetako erabiltzaileek eta kirolari lotutako dendetako bezeroek jasoko dute kanpainaren berri.

Kanpaina Alkarbidek -Bizkaiko euskara zerbitzuen bilguneak-, koordinatu du, Bizkaiko Foru Aldundiak babestu eta BBK-k diruz lagundu. Kanpaina Bizkaiko 22 udalek sustatzen dute, Ermua horien tartean delarik, kanpaina udalerri horietan gauzatuko delarik. Kanpainak paperezko euskarria du zein elektronikoa: Paperezko euskarriei dagokienez, hainbat tamainatako posterrak argitaratu dira eta horiek banatuko dira parte hartzen duten herriotako ikastetxe eta kirol-instalazioetan. Euskarri elektronikoari dagokionez, berriz, (mikro web-gunea, animoak sakelako telefonoetarako deskargatzeko plataforma izango du, eta making-off-a, alegia. Horrez gain, GOSE taldeak kanpainarako espresuki konposatutako abestia ere bertan egongo da.

Kanpainaren eduki eta euskarriak

Kanpainak bi motatako euskarriak dauzka: paperezkoak eta elektronikoak. Horiez gain, GOSE taldeak berariazko abestia sortu du kanpainan erabiltzeko.

Paperezko euskarriak:, 2.000 poster baino gehiago, ia 25.000 liburuxka eta 32.000 egutegi inguru banatuko dira parte hartzen duten herriotako ikastetxe eta kirol-instalazioetan:

  • Posterrak: Bost kirol-jarduera landu dira eta bertan hitz erabilienak jaso dira. Posterretan kirolari ospetsuak agertzen dira Bizkaiko leku ezagunetan. Ondoko dira aurten jorratu direnak: txirrindularitza (Euskaltel Euskadi taldea Avellanedako batzar-etxean), eskubaloia (Akaba Bera Bera taldeko Matxalen Ziarsolo eta Zulai Agirre eskubaloilariak Balmasedako zubi zaharrean), sokatira (Erandioko Goierri sokatira-taldea Axpeko ontziolan), lasterketa (Cristina Petite Abadiñon) eta surfa (Eneko Acero, Txaber Trojaola eta Garazi Sanchez Bilboko Alhondigan).
  • Iaz futbola, saskibaloia, pilota eta arrauna landu ziren, baita luzatze-ariketen gaineko poster orokor bat ere.
  • Liburuxkak: 12 orrialdeko bi liburuxka egin dira. Bata fitness ariketena eta bestea igerilekuko ariketena. Biak Bilboko Alhondigako langileen laguntzari esker.
  • Egutegia: 2010-2011 ikasturteko poltsikoko egutegia. Bertan, iaz prestatuko aupa oihuekin batera GOSE taldeak kanpainaren zabalkundea egiteko prestatu duen abestiaren letra ere agertzen da.

Euskarri elektronikoak: webgunea, animatzeko oihuak deskargatzeko eta Making-off-a

  • Web gunea: www.aukeratuzeurea.biz helbidean iazko materiala eta aurtengo euskarri guztiak sareratuko dira.
  • Making-off-a: Abestiaren grabazioa eta argazki saioen Making-off-a egin da.
  • Animatzekoak deskargatzeko plataforma: sms bidez, neska-mutilak animatzeko esamoldeak deskargatu ahal izango dira sakelakora. Abestia: GOSE taldeak egitasmo honetarako beren beregi sortutakoa.
  • Irudian eskubaloiari dedikaturiko posterra, non Matxalen Ziarsolo eta Zulai Agirre agertzen diren

Lotutako albisteak

Imagen
13.05.25
‘Euskaraldia’ hastear, ostegunetik hasita hamar egunez

Maiatzaren 15etik 25era egingo da euskararen erabilera aktibatzeko gizarte mugimendua
Imagen
09.05.25
Debre Berhan herri Etiopiarreko ordezkariak Ermuan ditugu

Bi egunez bisitan etorri dira herria berroneratzeko eta hazkunde demografikoari buruzko esperientzia ezagutzera
Imagen
05.05.25
‘Oporretan Jolas’ ekintzetan izen ematea zabaltzear

Udalekuak ekainaren 23tik uztailaren 18ra bitarteko laur asteetan gauzatuko dira. Izen emateak zabalik maiatzaren 7tik