Herriko musika taldeak, Bertako Bildumaren osagai

17.11.10
Udal Liburutegia

Udal Liburutegiak herrian ditugun edo izan ditugun musika taldeen berri jaso eta horiek Bertako Bilduman txertatu ditu, Ermuko historia eta bizitzaren daturik gehiak biltzeko xedeari jarraiki. Historikotzat jo ditzakegunak –desegin eta beren ibilbideari amaiera eman diotenak- Bertoko Bilduman aipatu eta horien berri ematen da, haien abestietako bat, argazkiak edo bideo eta biografiak eskainiz.

Bertako Bildumaren atal honekin egun jardunean dauden taldeak ezagutarazi nahi dira, egun egiten dutena, beren musika, zuzeneko emanaldiak erakutsi eta etorkizunari begira gordetzeko asmoz.

Gerta liteke, oraindik orain guztiak jaso gabe egotea. Hortaz, musika taldea baduzue, disko edo maketa grabatua izanez gero, entseguak Ermuan egin edo taldeko kideak ermuarrak bazarete, jar zaitezte harremanetan udal liburutegiarekin. Besoak zabalik hartuko zaituzte, zuen berri izan eta Bertako Bilduman barneratzeko. Musika herri baten zati garrantzitsua baita.

Momentuz dagoena ikusi nahi izanez gero, jarrai lasterbidea.

Lotutako albisteak

Imagen
04.02.26
‘Nire liburutegia, zure liburutegia' senidetze-proiektura batuko udal Liburutegia

Bihar 18:00etan Burjassot-eko (Valentzia) Liburutegiarekin konexioa egingo da
Imagen
26.01.26
Datorren larunbatean, aurtengo lehen ‘Story time’ saioa egingo da

Ingelesezko ipuin kontaketa arratseko 5 eta erdietan hasiko da, Hannah Berry kontalariarekin
Imagen
19.01.26
Negu eta udaberrirako Ipuin Kontaketa programa haurrentzat

Sei saio egingo dira; 3 ingelesez eta 3 euskaraz