Galdos eta Hernandez txirrindulariek podiumera igo ziren Colindresen

17.11.10
Kirolak

Aitor Galdos eta Aitor Hernandez txirrindulariek podiumera igo ziren Colindresen, proba irabazle Unai Yusekin (Ciclos Maestre) batera. Ermuarrek bigarren eta hirugarren lekuan helmugaratu ziren, hurrenez hurren, Colindresen (Kantabrian) asteburuan korritutako lasterketan. Laugarren Orbea taldeko Iñaki Lejarreta izan zen. Yus arabarra bere esperientziaz baliatu zen Euskaltel-Euskadi taldeko eta errepideko txirrindulari profesionalei gailentzeko. Colindres Udalaren VII Ziklo kross saria Riego parkean jokatu zen eta bertan kategoria ezberdinetako 150 kirolarik parte hartu zuten.

Yusek hasieratik jarri zen lasterketa buruan erritmoa markatzen. Galdos ere aurreneko postuan izan zen denbora luzean, Iñaki Lejarretarekin batera saria eskuratzeko aukera gehienak zituztenekin lehian. Lasterketaren azken bueltetan Yusek inori aukerarik ez ematea erabaki eta kolpea eman zuen. Galdos izan zen bakarra haren tirakadari erantzuten eta jarraitzen, baina egindako esfortzuak indarrak murriztu eta azkeneko itzulian, amore eman eta atzerago geratu zen. Ziklokrosean duen esperientzia urriak, aurpegian jotzen zuen haizeak eta egindako lanak ondorioak izan eta ordaina eskatu zieten. Azkenean, bigarren eginez. Nolanahi ere, emaitza oso ona da eta ez da gutxiesteko modukoa.

Larrinaga, Suarez, Murgoitio edo Mauro Gonzalez bezalako espezialisten ez zuten Colindresen korritu. Igandean Villaralbon (Zamoran) Espainiako Kopa jokatzen zenez erreserbatzea erabaki baitzuten. Zirkuituak 3000 metroko luzera zuen, horietatik 1700 belarrekoak izanik, 1100 metro bidea eta gainerako 200 metroak asfaltokoak. Lasterketa espero baino bigunagoa izan zen, eguraldia lagun izan eta euririk egin ez eta ez zelako lokatzik egin.

Sailkapen orokorra ikusteko lasterbidea.

  • Argazkian podiora igo ziren txirrindulariek -Galdos, Yus eta Hernandez- sariak jasotzen
  • Argazki honetan sariak jaso zituzten txirrindulariak.

Lotutako albisteak

Imagen
30.05.25
Betiondoko igerilekua prestatzeko lanetan, laster irekiko baita

Bainu denboraldia eta instalazioa ekainaren 14tik irailaren 14ra zabalik izango dira
Imagen
28.05.25
Ermua Kirolak-ek web atal berria estreinatu du

Gaurtik aurrera webgune korporatibo honen barne jasoko da Kirol Alorraren inguruko informazio guztia
Imagen
27.05.25
XVI. Aizkolari lehiaketa egingo da igandean plazan

Udal kirol alorrak antolatuta, Orbe Kardinalaren plazan eguerdiko 12:30etan