Maliko jai herrikoia liburutegian

18.11.10
Udal Liburutegia

Udal liburutegian Mali (Afrika) herriko jai herrikoia egingo da bihar arratsaldean. Jaia Ermuan eta Duralgaldeko beste hainbat herrietan bizi diren afrikarrak antolatu dute. Jaia Teresa Murga eraikinaren sarreran egingo da, arratsaldeko 7etatik 8etara bitartean. Antolatzaileek beren jatorrizko herriko kultura eta tradizioaren elementuak konpartitu nahi dituzte ermuarrokin.

Jarduera Munduko Paisaiak izeneko kanpainaren barne dago, zeinaren bidez kulturen arteko hurbilketa eta jatorri ezberdinetako herritarren elkar ezagutzea sustatu nahi den. Jaia udal liburutegian gauzatzen da, Eusko Jaurlaritzaren laguntzari esker. Kanpainaren xedea norabide bikoitzekoa da, herrian bizi diren kultura ezberdinak liburutegira hurbiltzea eta elkar ezagutaraztea. Jaian Maliko musika entzun, dantzatu, han erabiltzen dituzten arropak ikusi, bertako produktuak dastatu, argazkiak ikusi eta bertan argitaratutako liburuak kontsultatu. Kultura elkartrukatzeko aukera paregabea izango da.

Aste honetan Maliko dantzan ikusi eta ezagutzeko tailerra egin da, Horretan hogei pertsonek hartu dute parte. Horrez gain, musika, liburu, filma, Mali azaltzen duten webguneen zerrenda eta orri-markatzaile oroigarria prestatu dira. Material hori eta bertako artisau produktuak udal liburutegian ikusgai jarrita daude erakusketan. Erakusketa abenduaren 17ra bitartean mantenduko da. Gidara bildutako materialeak maileguan eskatu eta etxera eraman daitezke.

Jarduera hauek guztiak gauzatzeko, liburutegiak FASODEN Maliarren Durangaldeko elkartearen laguntza jaso du.

  • Irudian Maliko dantzak ezagutu eta ikusteko tailerrean parte hartu zuten perstonak
  • Irudian tailerrean dantzan egin zuten hiru andra, haien herriko janzkera tipikoekin

Lotutako albisteak

Imagen
04.02.26
‘Nire liburutegia, zure liburutegia' senidetze-proiektura batuko udal Liburutegia

Bihar 18:00etan Burjassot-eko (Valentzia) Liburutegiarekin konexioa egingo da
Imagen
26.01.26
Datorren larunbatean, aurtengo lehen ‘Story time’ saioa egingo da

Ingelesezko ipuin kontaketa arratseko 5 eta erdietan hasiko da, Hannah Berry kontalariarekin
Imagen
19.01.26
Negu eta udaberrirako Ipuin Kontaketa programa haurrentzat

Sei saio egingo dira; 3 ingelesez eta 3 euskaraz