‘Bularretik Mintzora’ irakurketa klubaren bigarren saioa

19.11.10
Udal Liburutegia

Irakurzaletasuna bultzatzeko xedez udal Euskara eta Liburutegi zerbitzuek hasitako 3 urtetik 6ra bitarteko haurrentzat eta horien gurasoentzako irakurketa kluba ekimenaren bigarren saio egingo bihar. Irakurketa kluba, “Bularretik Mintzora” kanpainaren barne etxertatzen da. Jarduera doakoa da.

Irakurketa klub honetan ama, aita eta haurrak denbora konpartituko dute liburuez gozatuz Galtzagorri Elkartearen Lur Kortak gidatuko dituten saioetan. Saio bakoitzean hainbat liburu aurkeztuko dira eta horretaz haurrekin gozatzeko proposamenak egingo. Bibliografia gomendatuko da, zeina udal liburutegian eskuragai izango den. Irakurgaien testu-iruzkinak egingo dira, haur eta gurasoek ere ale gogokoenak aurkeztu ahal izango dizkiete taldekideei, besteekin horren inguruko sentsazioak partekatzeko. Saioetan adinaren eta gustuen arabera zer irakurri, zein liburu aukeratu eta abar… gomendatuko dira.

Irakurketa klub honetan hogei 20 kidek parte hartzen ari dira. Parte hartzaileek gurasoekin edo beraietaz arduratzen, hezten edo zaintzen dituzten senitartekoren batekin joan beharko dira haurrek. Denboraldi honetan -abendura bitartean- lekuak beteta dauden arren, hurrengoetan parte hartzeko interesa izan dezaketen familiek jarri harremanetan udal liburutegiarekin. Eta utzi datuak kontaturako.

Lotutako albisteak

Imagen
16.05.25
Ivan Repila idazleak amaiera emango dio irakurketa klubari, saio irekian

Asteazkenean, hilaren 21ean, 19:00etan, izango da Lobiano Kulturgunean
Imagen
14.05.25
'Las maravillosas olvidas' tituluko poesia erretaldia

Datorren larunbatean, 18:00etan, Martxoak 8 plazan. Euria eginez gero, elizako arkupeetan.
Imagen
Ipuin kontaketa saioa antolatu du Liburutegiak
06.05.25
Denboraldiko azken "Arratsaldean Kontu Kontari" ipuin saioa

Larunbat honetan izango da, 17:30etik aurrera, Lobiano Kultur Gunean